- • Kontzertuak Begoña, Errekalde, Deustu eta Otxarkoagako Udaltegietan, Bidebarrietako Liburutegian eta Bertendona institutuan ospatuko dira eta, bertan, Enrique Oliver & Daniel Torres, Eddie Mejía Quartet, Xavi Maureta, Eri Yamamoto Trio, Irati Bilbao Quintet eta André Carvalho Trio taldeak izango dira.
- Ostiralero, otsailaren 4tik martxoaren 11ra, 19:00etan, izango diren kontzertuetarako sarrerak 5 euroren truke salgai daude www.bilbaokultura.eus webgunean.
(Bilbon, 2022ko otsailaren 2an).- Bilboko Udalak ostiralean, OTSAILAREN 4an, “Bilbao Distrito Jazz” programaren beste edizio bat jarriko du abian.
- Programa hau Bilbaina Jazz Club-en lankidetzarekin antolatu da, eta hiriko auzo
ezberdinetara hurbilduko ditu Enrique Oliver & Daniel Torres, Eddie Mejía Quartet, Xavi Maureta, Eri Yamamoto Trio, Irati Bilbao Quintet eta André Carvalho Trioren kontzertuak, generoan erreferentzia diren artistekin, eta proposamen ugari, gaurkoak eta kalitate handikoak eskainiko dituzte.
Otsailaren 4tik martxoaren 11ra, Bilbao Distrito Jazz-ek hitzordua antolatu du ostiralero 19:00etan. Sarrerak dagoeneko eskura daude www.bilbaokultura.eus webgunean 5 euroren truke.
Oraingo honetan, kontzertuak eremu hauetan izango dira: Bidebarrietako Liburutegian eta Bertendona insitutuan, eta Begoña, Errekalde, Deustu eta Otxarkoagako Udaltegietan.
–BILBAO DISTRITO JAZZ 2022–
- Otsailak, 4, ostirala. 19:00etan. Begoñako Udaltegia.
ENRIQUE OLIVER & DANIEL TORRES – Tenorism
Enrique Oliver: saxo tenorra; Daniel Torres: saxo tenorra; José Carra: pianoa; Ledian Mola: kontrabaxua; Guillermo McGill: bateria
Tenorism Daniel Torres eta Enrique Oliver saxofonistak buru dituen taldea da. Beren errepertorioak jazz tradizionalaren, jazz modalaren eta musika garaikideagoaren eragina duten jatorrizko konposizioak ditu. Boskoteko kideak estatuko jazz musikan ospetsuenetakoak dira.
- Otsailak, 11, ostirala. 19:00etan a las 19:00 horas. Errekaldeko Udaltegia.
EDDIE MEJÍA QUARTET
Bill McHenry: saxo tenor; Eddie Mejía: guitarra; Masa Kamaguchi: contrabajo; Christian Smith:batería
Eddie Mejía gitarristak bere lehen diskoa aurkezten digu: Bartzelonan egin zuen egonaldiaren gailurra. Laukotean Bill McHenry saxofoi-jotzaile handia ere badago (proiektuaren ekoizlea ere bada), eta Paul Motian, Dewey Redman, Norah Jones, Orrin Evans, musikarien laguntza ere izan du, besteak beste.
- Otsailak, 18, ostirala. 19:00etan. Bidebarrietako Liburutegia.
XAVI MAURETA – Animals Exòtics
Albert Bover: pianoa; Andreu Zaragoza: gitarra; Rai Ferrer: kontrabaxua; Xavi Maureta: bateria eta konpozizioak
Xavi Maureta bateria-jotzaile, perkusionista, kantari, gitarrista, ekoizle, konpositore eta moldatzailea Kataluniako jazzaren figura nabarmenetako bat da. Oraingo honetan, bere azken lan diskografikoa aurkeztu digu: Animals Exotics, zeinak penintsulako jazzaren musikari garrantzitsuenetako batzuk biltzen baititu.
- Otsailak, 25, ostirala. 19:00etan. Bertendonako Institutoa.
ERI YAMAMOTO TRIO
Eri Yamamoto: pianoa; Masa Kamaguchi: kontrabaxua; eta Juan Luis Castaño: bateria.
1995ean Ameriketako Estatu Batuetara joan zenetik, Eri Yamamoto jazz pianista eta konpositore original eta sinesgarrienetako bat bihurtu da. Herbie Hancock jazz musikari handiak honako hau esan du berari buruz: «txapela kentzen dut… jada bere ahotsa aurkitu du».
- Martxoak, 4, ostirala. 19:00etan. Centro Municipal de Deusto.
IRATI BILBAO QUINTET – Begin.
Irati Bilbao: ahotsa; Eva Alcalde: gitarra; Jorge Fernández: pianoa; Carlos Montull: baxua; Aitor Bravo: bateria
Begin (2020) da Irati Bilbao abeslari bizkaitarraren lehen proiektu pertsonala, MUSIKENEko lau kiderekin batera sortutakoa. Jazzaren alderdi tradizionalenetik abiatuta, proposamena musika garaikideetara hurbiltzen da, baita poparekin eta beste estilo batzuekin jolasean aritu ere. Konposizio eta konponketa oso pertsonalak, berezko hitzez, xehetasunez eta arimaz betea.
- Martxoak, 11, ostirala. 19:00etan. Otxarkoagakpo Udaltegia.
ANDRÉ CARVALHO TRIO
José Soares: saxu altua; André Matos: gitarra; André Carvalho: kontrabaxua
André Carvalhok, New Yorken bizi den kontrabaxu-jotzaile portugaldar ospetsuak, bere lan berria aurkezten digu: Lost in Translation, Outside in Musicek argitaratua. Lan horretarako, André Matosen —New Yorkeko beste musikari portugaldar garrantzitsu bat— eta José Soares saxofoi-jotzailearen laguntza izan du.
SEGURTASUN-NEURRIAK
Bilboko Udalak barrualdean antolatzen dituen jarduera guztietan %60ko muga izango da eta maskararen erabilera nahitaezkoa izango da ekitaldi guztietan.
Pandemia hasi zenetik egin den bezala, Bilboko Udalak jarduera-protokoloak egokiko ditu programatutako jardueretan, osasun-agintariek une bakoitzean hartzen dituzten erabakien arabera.
SARE SOZIALAK:
-
- BILBAO UDALA: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
- BILBAO KULTURA: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
www.bilbaokultura.eus