BIDEBARRIETAKO LIBURUTEGIAK POESIA-MUSIKA ERREZITALDIA JASOKO DU OSTEGUNEAN POETALIA ELKARTEAREN ESKUTIK, ÁNGELA FIGUERA POETA BILBOTARRAREN EGUNA OSPATZEKO

Hil zenetik 30 urte betetzen direnean, “30 urte Angela barik” izeneko topaketa arratsaldeko 19:30etan hasiko da, eta sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak poesia-musika errezitaldia eskainiko du OSTEGUN honetan, Bidebarrietako liburutegian, Ángela Figueraren eguna ospatzeko, Bilboko poeta hil zenetik 30 urte betetzen diren honetan, hain zuzen ere. Errezitaldia Ekitaldi aretoan eskainiko da, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, eta sarrera librea izango da.

Gerraosteko poesiak izan zuen pertsonaia garrantzitsua izan zen arren, jende gehienak ez du asko ezagutzen Ángela Figuera. Hori dela eta, 2008an, Kultura eta Hezkuntza Sailak urteko egun bat instituzionalizatu zuen bere ohoretan, idazlearen bizitza eta lana ezagutarazteko. Oraingo honetan, eta “30 urte Angela barik” izenburupean, Poetalia elkarteko Carmen de Andrés, Carmina Zamora, Marbella García eta Fernando Zorita rapsodek, idazlearen poema ezagunenen aukeraketa bat eskainiko dute, Taide Quintana López harpa jotzailearen musika laguntzarekin.

Ángela Figuera Aymerich Bilboko familia aberats batean jaio zen, eta familiak ez zuen begi onez ikusi Angelak Madrilen Filosofia eta Letrak ikastea. Karrera amaitu ondoren Huelvako institutu batean plaza lortu zuen, eta bertan harrapatu zuen Gerra Zibilak. Beraren zein bere senarraren laguntza jaso zuten errepublikarrek gerra galdu ondoren, Figuera Soriara joan zen, eta bertan bere lanak argitaratzeko aukera izan zuen.

Bere lehenengo lana, “Mujer de barro”, poema liburu intimista da. Zentsurarekin hainbat arazo izan zituen, sentsualitate eta erotismo ukituak dituelako, baina, hala ere, poeta bilbotarrak garai hartako poeta handien artean sartzea lortu zuen lan horrekin. Ondoren, gerra osteko garaiaren gogortasuna eta sufrimendua agerian uzten zuten gai sozialetan zentratu zen. Lan horien artean daude “Belleza cruel” eta “Toco la tierra”, bere poema liburu ezagunenak. Hala ere, idazlea ia inork ezagutu gabe hil zen Madrilen, 1984an.

PROGRAMA

Bidebarrietako Liburutegian, 19:30etan / Biblioteca de Bidebarrieta 19:30 h. 2014ko urriaren 30ean / 30 de octubre de 2014

“30 AÑOS SIN ÁNGELA…”

Ángela Figuerari buruzko errezitaldi poetiko musikala

RECITAL POÉTICO-MUSICAL SOBRE ÁNGELA FIGUERA

RAPSODAK/ RAPSODAS:

Carmen de Andrés

Carmina Zamora

Marbella García

Fernando Zorita

 

 

Musika / Música:

Taide Quintana López, harpa-jotzailea-arpista

 

Dramaturgia / Dramaturgia:

Aritz Bengoa

 

Zuzendaritza eta Ekoizpena / Dirección y Producción:

Jesús Martín