BIDEBARRIETAKO LIBURUTEGIAK, ÁNGELA FIGUERAK BLAS DE OTERO EDO GABRIEL CELAYA BEZALAKO POETEKIN IZAN ZUEN HARREMANARI ETA BERE LAN POETIKOAN IZAN ZUTEN ERAGINARI BURUZ JOXERRA ZABALA IRAKASLEAK ESKAINIKO DUEN HITZALDIA JASOKO DU ASTEAZKENEAN

Bilboko Udalak ekitaldi horrekin ospatuko du idazlearen jaiotzaren urteurrena, 1902ko urriaren 30a. Hitzaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da, eta sarrera librea izango da.

Bilboko Udalak Ángela Figuera poetaren jaiotzaren urteurrena ospatuko du datorren asteazkenean, azaroaren 2an. Idazlea 1902ko urriaren 30ean jaio zen. Bidebarrieta Kulturguneak “”De poetas y artistas en la obra de Ángela Figuera”, izeneko hitzaldia jasoko du, Deustuko Unibertsitatetik Filosofia eta Letretako Doktore den Joxerra Zabalaren eskutik. Ekitaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoan, eta sarrera librea izango da.

Topaketa horretan, beste poeta eta artista batzuekin gutun bitartez izan zituen harreman estuak dokumentatzeko ahalegina egingo da. Harreman horiek partaide guztiak aberastu zituzten, eta aztarna sakona utzi zuten Angelaren poesian, Blas de Oteroren figurak, batez ere. Saioa osatzeko, egilearen poema aukeraketa bat irakurriko dute Poetalia elkarteko kideek. Gerraosteko poesiak izan zuen pertsonaia garrantzitsua izan zen arren, jende gehienak ez du asko ezagutzen Ángela Figuera. Hori dela eta, 2008an, Bilboko Udalak urteko egun bat instituzionalizatu zuen bere ohoretan, idazlearen bizitza eta lana ezagutarazteko. Oraingo honetan, 1991n idazleari eta haren literatur lanari buruzko lehenengo doktoretza tesia idatzi zuen Joxerra Zabala (Donostia, 1958), Figueraren lan poetikoan, eraginetan, eta poeta eta artista garaikide batzuekin izan zituen harremanetan zentratuko da.

Izan ere, Ángela Figueraren biografia eta lana, gutun bitarteko harreman estua izan zuen artista eta poeta askorenekin gurutzatzen dira, eta gutun haiek agerian uzten dituzte harremanaren tonua, elkarren arteko eraginak, kritikak eta oharrak, eta horiek guztiek gerra osteko garaiaren ikuspegi desberdina eman dezakete. Angelaren kasuan, poeta sozialak izenekoekin izan zituen harremanak azpimarratu behar dira, Gabriel Celayarekin eta Blas de Oterorekin batez ere, eta baita pinturaren munduarekin izan zuen gertutasuna ere, margotzea atsegin zuen aitarekin izan zuen harreman estuak eta Rafael Figuera nebak bultzatuta. Harremaneko gune horiez gain, idazleak gutun bidezko harreman handia izan zuen garai hartako intelektual protestarienekin, Espainiako erbesteko munduarekin eta garaiko kultur panorama konplexuan emakume poetaren laguntza bilatzen zuten artista belaunaldi berriekin. Institutuko irakasle izateaz gain hainbat komunikabidetan euskaraz eta gaztelaniaz aritzen den Joxerra Zabala aditua da erbesteko euskal kulturan, eta gai horri buruzko hiru lan eta hainbat artikulu idatzi ditu.

Zabalak “Ángela Figuera Aymerich. Poesía entre la sombra y el barro” liburua idatzi zuen duela denbora gutxi hil den Pablo González de Langarikarekin batera. Lan horri, idazlearen Obras completas” izenekoetan jasotzen ez diren poemak 2 / 4 gehitzen zaizkio, eta helburua, Figueraren bizitza osatu zuten datu biografikoak eta haren poesia azaltzen duten gakoak irakurleari eskaintzea da. Ángela Figuera Aymerich Bilboko familia aberats batean jaio zen, eta familiak ez zuen begi onez ikusi Angelak Madrilen Filosofia eta Letrak ikastea. Karrera amaitu ondoren Huelvako institutu batean plaza lortu zuen, eta bertan harrapatu zuen Gerra Zibilak. Beraren zein bere senarraren laguntza jaso zuten errepublikarrek gerra galdu ondoren, Figuera Soriara joan zen, eta bertan hasi zen bere literatur lanak argitaratzen 1948an. Beraz, bere sorkuntza lana zentsurak gogorren jotzen zuen diktadurako hamarkadetan egin zuen. AGENDA AZAROAK 2. 19:30 Bidebarrietako liburutegia “De poetas y artistas en la obra de Ángela Figuera” Joxerra Zabala. Filologia Hispanikoan lizentziatua eta Filosofia eta Letretako Doktorea Deustuko Unibertsitatetik. Poema irakurketa. Poetalia Sarrera librea