BIDEBARRIETA KULTURGUNEAN, MAIATZAREN 2AN, “KULTURA ETA PENTSAMENDUA” ZIKLOAREN BESTE EDIZIO BAT EGINGO DA, GERRETAN ETA HORIEK HISTORIAN ETA MEMORIAN KUDEATZEAN OINARRITUTA.

  • “Declaraciones de guerra” izeneko jardunaldiak maiatzaren 2, 9, 16 eta 23an izango dira. Filosofian doktore Patxi Lancerosek aurkeztuko ditu, eta fenomenoari pentsamendu zorrotzenetik heldu nahi diote.
  • Astelehenean, hilak 2, Francisco Ferrandiz Martín Antropologiako doktore eta Memoria Demokratikoko Estatu Idazkaritzako aholkulariak parte hartuko du “Memorias de la Guerra, Guerra de la memoria” izeneko hitzorduan.

Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturguneak “Kultura eta Pentsamendua” zikloaren edizio berri bat hasiera emango dio MAIATZAREN 2an, ASTELEHENA,Declaraciones de guerra” izenburupean.

Patxi Lanceros Filosofian Doktoreak aurkeztuta, oraingo honetan, zikloaren barruko topaketak guden ingurukoak izango dira, historian eta memorian izan duten kudeaketaren ingurukoak.

Datorren asteleheneko hitzordua 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian eta “Memorias de la Guerra, Guerra de la memoria” du izenburu. Ondoren, maiatzaren 9, 16 eta 23an, astelehenetan, egingo diren beste hiru hitzordu ospatuko dira.

 “Declaraciones de guerra” jardunaldiek fenomenoari pentsamendu zorrotzenetik heldu nahi diote: gerra bera, baina baita gatazka mota guztiak ere, eta gudak historian eta memorian duen kudeaketa ere, gerra ez baita garaipenarekin, porrotarekin edo armistizioarekin amaitzen.

Gatazkak historia odoleztatu du eta kondaira piztu du. Hainbat intentsitatetakoak (handia, ertaina edo txikia), irismen desberdinekoak (zibilak, eskualdekoak, mundukoak), tenperatura desberdinekoak (beroa, epela edo hotza) edo iraupen desberdinekoak (sei egunetik ehun urtera), asmo desberdinekoak (konkista, koloniala, defentsakoa, askapenekoa, santua), badirudi gerra giza abenturaren bide gorabeheratsu eta saihestezina dela, bere emari lizuna; eta, agian, bere garapenaren motorra.

Errusiak Ukraina inbaditu izanak eta horren ondoriozko gerrak, une honetan Mendebaldearen arreta eskatzen duenak, pentsarazten du gerra, giza historiaren etengabeko gertaera eta prozesua.

Begoñako hobi komun bat, duela gutxi albiste izan dena, egun hauetan gerrak ezkutatzen duenaz ohartarazten du. Horren oroitzapenak agertzen direnean, agian traumak sortzen dira. Hobiez, historiaz eta memoriaz mintzatuko da lehen jardunaldi honetan Francisco Ferrándiz antropologoa, hobietan eta areketan lan egin duena, Memoria Demokratikoaren Estatu Idazkaritzako Aholkularia dena eta gune horiek sortzen duten traumaren kudeaketaz arduratzen dena.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegian kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatzea eta sustatzea dago.

  • Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte. 
  • Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Kulturgunea Telebista webgunean. 

SARE SOZIALAK

www.bilbaokultura.eus