BIDEBARRIETA KULTURGUNEAN AURKEZTUKO DA ASTEAZKENEAN, HILAK 5, “UN AÑO Y TRES MESES”, LUIS GARCÍA MONTEROREN POEMA LIBURU BERRIA

  • Lan honek Luis García Monterok Almudena Grandes emaztearen galeraren ondorioz idatzitako poemak biltzen ditu. Poemok batzuetan leuntasunez eta emozioz eusten diote, beste batzuetan, gaixotasunari eta haren susperraldiari, bizipenari eta emozioari.
  • Hitzordua 19:00etan hasiko da Liburutegiko Areto Nagusian eta idazlearekin batera Jon Kortazar idazlea egongo da.

(Bilbo, 2022ko urriaren 3a).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturgunean Luis García Monteroren poema liburu berriaren aurkezpena egingo da URRIAREN 5EAN, ASTEAZKENA. Idazlearekin batera Jon Kortazar izango da. Hitzordua 19:00etan hasiko da Liburutegiko Areto Nagusian

Un año y tres meses” Luis García Monterok Almudena Grandes emaztearen galeraren ondorioz idatzitako poemak biltzen ditu. Poema hauek batzuetan leuntasunez eta emozioz eusten diote, beste batzuetan, gaixotasunari eta haren susperraldiari, bizipenari eta emozioari. Bere bertsoetan udako azken ibilaldiaren argumentua zabaltzen da, ezusteko diagnostikoa, zaintzak, Urte Amaierako gaua ospitalean, minaren urradura, etxe hutsa, absentziak deitutako oroitzapenak, hemen zentzu osoa hartzen duen maitasun istorio luze baten uneak.

Luis García Montero (Granada, 1958) Espainiako literaturako katedraduna da Granadako unibertsitatean, eta, gaur egun, Cervantes Institutuko zuzendaria. Bere poesia-liburuak, besteak beste, honako hauek dira “Habitaciones separadas”, “Completamente viernes”, “La intimidad de la serpiente”, “Vista cansada” edo “Un invierno propio”, Espainiako poesia garaikidearen mugarri nabarmenak dira eta sari ospetsuenak jaso dituzte, besteak beste, Adonais Saria (1983), Loewe Saria (1994), Poesia Sari Nazionala (1994), Kritikaren Saria (2003), López Velarde Nazioarteko Poesiaren Saria  (2017) y Carlo Betocchi Saria (2020).

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago

  • Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte. 
  • Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Kulturgunea Telebista webgunean. 

SARE SOZIALAK

www.bilbaokultura.eus