BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, ZIENTZIAREN HEDAPENERAKO PROGRAMAZIOAREN BARRUAN, ZIENTZIARI, ZINEARI ETA EFEKTU BEREZIEI BURUZKO HITZALDI-SOLASALDIA JASOKO DU DATOREN ASTEAZKENEAN, URRIAREN 23AN, CAROLINA JIMÉNEZ GARCÍAREKIN

Topaketa arratsaldeko 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. Sarrera doakoa da, baina beharrezkoa izango da gonbidapena jasotzea liburutegian bertan OSTIRALETIK, BIHARTIK aurrera. Streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez

Bidebarrieta Kulturguneak zientziari, zineari eta efektu bisualei buruzko topaketa-solasaldia jasoko du datorren asteazkenean, urriaren 23an, nazioarteko zinean efektu berezietan aitzindaria izan zen Carolina Jiménez Garcíarekin. Topaketa, Bilboko Udalak eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, antolatzen duten “Diálogos en la frontera” programaren barruan dago.

Ekitaldia 19:00etan hasiko da Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoan, eta doako sarrera izango du, baina ezinbestekoa izango da liburutegian bertan gonbidapena jasotzea, BIHARTIK aurrera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostiralera, gehienez ere 4 gonbidapen pertsona bakoitzeko. Leku guztiak bete ondoren ez da aretora sartzea baimenduko, baina topaketa www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez jarraitu ahal izango da.

Zinemamatografoa zientziaren eskutik sortu zen, bitxikeria teknologiko bezala, eta denboraren poderioz, zazpigarren artea deritzon istorioak kontatzeko tresna ikusgarria bilakatu da. Azken hamarkadetako garapen zientifiko eta teknologikoa nahitaezkoa izan da egun ezagutzen dugun zinemara iristeko.

Hitzaldi honetan, zinemaren eta zientziaren arteko harremanak aztertuko dira, zientziak eta teknologiak zinemaren sorreran eta geroko garapenean izan zuten eginkizunetik hasi eta zinemak zientziari egindako ekarpenetaraino, zientziak filmetan duen irudia eta filmen zorroztasun zientifikoa ere aintzakotzat hartuz. Gainera, arreta berezia emango zaie zinemako efektu bereziei eta zientziak, teknologiak eta informatikak efektu horietan duten garrantziari.

Carolina Jiménez García madrildarra aitzindaria da efektu berezien nazioarteko zinemagintzan eta haren lanbidea mundu gaztelaniadunean bistaratzeko ahaleginean. Horren erakusle da irabazi berri duen Emmy Saria, Scanlinekin “Juego de tronos” telesaileko efektu bisualak sortzen egindako lanagatik. Goi mailako arkitektura ikasi zuen arren, noranzkoa aldatu eta ordenagailu bidezko animazioan eta efektu bisual digitaletan murgildu zen. Egun, Kanadan bizi da eta Layout Artist bezala lan egiten du Scanline VFX konpainian. Ridley Scott, George Miller, Peter Jackson eta Tim Burtonen esanetara lan egin du, eta haren filmografian, Prometheus, El Hobbit, Star Trek Beyond, Tomb Rider, El planeta de los simios eta Terminator 6 filmak nabarmen daitezke, besteak beste.

Hitzaldia, Bidebarrieta Zientifikoaren urteko programazioaren barruan dago. Ekimenak beste programa batzuk ere jasotzen ditu, “Darwinen Eguna”, besteak beste, –hori ere UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutakoa–, zientzia jende guztiari era atseginean eta didaktikoan hurbiltzeko eta egunerokotasuna duten zientziari buruzko gaiak ezagutarazteko helburuarekin.

RECOGIDA DE INVITACIONES:
Lekua: Bidebarrietako liburutegia
Egunak: Urriaren 18tik 23ra. Larunbatean eta igandean izan ezik.
Ordutegia: 10:00-14:00 // 16:00-20:00.
Gehienez ere 4 gonbidapen pertsona bakoitzeko.

Leku guztiak bete ondoren ez da aretora sartzen utziko. Topaketa streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.

+ INFO: www.bilbao.eus eta www.bilbaokultura.eus