BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK TOMÁS ONDARRA ETA JON URIARTEREN “DE BILBAO A BILBAO” LIBURUAREN AURKEZPENA HARTUKO DU ABENDUAREN 16AN

  • Egileekin batera Gonzalo Olabarria izango da, Kultura eta Gobernantza zinegotzia.

  • Hitzordua 19:00etan hasiko da Liburutegiko Areto Nagusian

(Bilbo, 2022ko abenduaren 9).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak, ABENDUAREN 16AN, OSTIRALA, Jon Uriarte eta Tomás Ondarraren “De Bilbao a Bilbao” liburuaren aurkezpena hartuko du. Hitzordu honetan, egileak Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza zinegotziarekin izango dira. Aurkezpena 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.

Asko hitz egiten da bizitza txoriaren bistan ikusteaz. Baina, begiratuz gero, txolarreak eta usoak lurrera jaitsi eta haren gainean ibiltzen dira. Agian badakitelako bizitzak perspektiba asko dituela. Gureak eskuadra bat, kartaboi bat eta konpas bat behar ditu, gutxienez gaurko eta atzoko zati bat bilduko duten zirkuluak egiteko gai izango dena. Horrela bakarrik ulertuko dugu Bilbo. Mapa bat bezala, non altxorrak ez daude beti ezkutatuta, baina bilatu egin behar dira”, autoreek diote hirian barrena ibiltzera gonbidatzen duen liburu honi buruz.

Jon Uriarte kazetaria, iritzi-artikulugilea eta idazlea da.

Tomás Ondarra infografoa, ilustratzailea eta idazlea da. Umorista grafiko gisa hasi zen La Gaceta del Norten, eta El País, La Nación de Buenos Aires eta El Correo-ko Infografia eta Ilustrazioko erredaktoreburua izan da.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.

  • Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte.

  • Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.

SARE SOZIALAK

www.bilbaokultura.eus

#BILBAGABONAK