BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK SERGIO MOLINOREN “UN TAL GONZÁLEZ” LIBURUAREN AURKEZPENA HARTUKO DU ASTEAZKENEAN, HILAK 9

  • Egilearekin batera Cesar Coca kazetaria egongo da.

  • Hitzordua 19:00etan hasiko da Liburutegiko Areto Nagusian.

(Bilbo, 2022ko azaroaren 2a).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak “Un tal González“, Sergio Molino idazlearen liburu berria, aurkeztuko du AZAROAREN 9AN, ASTEAZKENA. Bertan, César Coca, El Correo egunkariko kazetaria, izango du lagun. Aurkezpena 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.

Un tal González” liburuak Espainiako historiaren une erabakigarri bat kontatzen du, trantsizioa, protagonista nagusiaren hari biografikoari jarraituz. Felipe Gonzálezen irudiak kontaketa egituratzen du, baina mezaren eta alderdi bakarraren belaunaldi bat baino gutxiagoan demokrazia aurreratura eta Europan erabat integratzera igarotzen den estatu batean dago fokua. Lehen eskuko testigantzekin, kronikekin, hemerotekarekin eta historia garaikideena bezala kontatu duen narratzaile baten pultsuarekin dokumentatutako istorioa da hau.

Sergio del Molino (Madril, 1979) despopulazioari eta “herrialdearen ideiari” buruzko bi saiakera narratibo erabakigarri egin ditu: “La España vacía” (2016; Alfaguara, 2022), honekin, Liburu saltzaileen Gremioaren saiakera onenaren saria eta Cálamo saria irabazi zituen, kultur prentsa osoko “urteko onenen” zerrendetan sartzeaz gain; eta “Contra la España vacía” (Alfaguara, 2021). Aurretik, Ojo Crítico eta Tigre Juan sariak irabazi zituen, “La hora violeta” (2013) lanarekin, eta, ondoren, Espasa saria, “Lugares fuera de sitio” (2018) lanari esker. Gainera, “Lo que a nadie le importa” (2014) eta “La mirada de los peces” (2017) eleberrien egilea da, “Calomarde” saiakuntza biografiko laburrarenak. “El hijo bastardo de las luces” (2020), gaixotasunarekin duen harremanari buruzko autobiografia, “La piel” (Alfaguara, 2020), eta “Un tal González” (Alfaguara, 2022). El País egunkariko zutabegilea eta Onda Cero Radioko kolaboratzailea da, besteak beste. Bere lanak ingelesez, italieraz, frantsesez, grezieraz, alemanez eta txineraz agertu dira, besteak beste, eta hamabost herrialde baino gehiagotan.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.

  • Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte.

  • Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.

SARE SOZIALAK

www.bilbaokultura.eus