-
Emanaldi honetan Carmen Martínez eta Marbella García rapsodek, eta Amaia Orueta eta Charo Pérez aktoreek parte hartuko dute, Begoña Puente bakarlariarekin batera. Zuzendaria Jesús Martín izango da.
-
Hitzordua 19:00etan hasiko da Liburutegiko Areto Nagusian.
(Bilbo, 2022ko azaroaren 23a).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak “Poemas sin género de violencia” (Indarkeria Generorik Gabeko Poemak) errezitaldia hartuko du OSTIRALEAN, AZAROAK 25, “Poetalia” poesia-aldizkariak eskainia. Errezitaldia 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.
Bertan izango dira Carmen Martínez eta Marbella García rapsodak, eta Amaia Orueta eta Charo Pérez aktoreak, Begoña Puente bakarlariarekin batera. Zuzendaria Jesús Martín izango da.
“Poemas sin género de violencia” emakumearen balioari egindako kantua da, poesiaren bidez. Telebistako plato bat, elkarrizketa bat, amaren hilketak markatutako emakume bat: kontakizunak gaur egun borroka geldiezina hasi zuten gertakari historikoetara garamatza. Nazioarteko poetak gizarte-gaitz bat islatzen. Poesia eta musika emakumeen aurkako INDARKERIARIK EZAREN alde.
BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.
-
Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte.
-
Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.
SARE SOZIALAK