- Bidebarrietako Liburutegiko EKitaldi Aretoan izango da hitzordua, 19:00etan hasiko dena. Bertan, idazleak Blanca Rosa Roca Roca Argitaletxeko zuzendaria eta César Coca kazetarizarekin hitz egingo du.
- Ekitaldirako sarrera librea da, lekuak bete arte.
(Bilbo, 2021eko azaroaren 4a).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak Pilar Sánchez Vicenteren “La hija de las mareas” eleberri historikoaren aurkezpena egingo du hurrengo asteartean, azaroak 9. Aurkezpenean Blanca Rosa Roca Roca Argitaletxeko zuzendaria eta César Coca kazetaria egongo dira idazlearekin batera. Ekitaldia 19:00etan hasiko da.
“La hija de las mareas” eleberrian, idazleak irakurleak 1820. urtean kokatzen ditu. Gloria Carbayo La Encantadora eta Gaspar Melchor de Jovellanos Jovinoren alaba den Andrea Carbayo de Jovellanosek, La Gabacha, bere memoriak idazten ditu, Valdés inkisidorearen intransigentziak jazarrita dagoen tokira eraman zuten abentura eta zorigaitzen berri emateko. Bere haurtzaroa ere aztertzen du, eta irakurtzen duenari Oxfordera bidaiarazten dio, non, gizonez mozorrotuta, gaur egungo Medikuntzarentzar garrantzitsuak diren aurkikuntzen aurkezpenera joango baita.
Parisen gertutik biziko du Iraultza Olympe de Gouges-ekin, emakumeen eskubideen aldeko borroka eta imprentan egiten duen lanean murgilduz. Ofizio hau, imprimagina, bueltatzean ere Gijonen egongo du. Orduan ezagutuko du bere aita eta biek hareatzatik egindako ibilaldiak gozatuko dituzte. Neska behartsuentzako eskola bateko zuzendaria izango da eta egunkari bat sortuko du, Independentzia Gerran paper garrantzitsua izango duena.
Gatazka beliko honek eskualdea sustsituko du, agertoki danteskoa bihurtuz, eta Jovellanos heriotzara eramango du, Valdések bere mendekua amaitzeko erraztuz.
Pilar Sánchez Vicente dokumentalista eta idazlea da. Geografian eta Historian Lizentziata, Asturiasko Printzerriko Gobernuko Argitalpen, Administrazio Artxibo eta Dokumentazio Zerbitzuko buru gisa egiten du lan. APEI Informazio Espezialisten Elkarte Profesionaleko presidentea da. TVE-Asturiasen eta TVEren Nazioarteko Kanalean hainabt saioren gidoilari eta aurkezle izan zen. Bere lanen artean honako hauek nabarmentzen dira: “Breve historia de Asturias”, “Comadres”, “Gontrodo la hija de la luna” eta “La Diosa contra Roma”.
BIDEBARRIETA KULTURGUNEA kulturari eskainitako gunea da, Bidebarrietako liburutegiaren barruan. Kultura, literatura eta zientzia garatzea eta sustatzea du helburu.
Sarrera doakoa eta librea da leku guztiak bete arte. Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunean.
Euskadin Covid-19ko pandemiaren ondoriozko osasun-larrialdiko egoera amaitu ondoren, eta kontuan hartuta zer prebentzio-neurri mantentzen diren, Bidebarrieta Kulturgunean antolatutako ekitaldietarako edukiera esparruaren edukieraren %100 da, eta maskara erabiltzea nahitaezkoa da oraindik ere.
SARE SOZIALAK
#BILBAOUDAZKENA2021