BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK PHILIPPE CLAUDEL-EN “INHUMANOS” LIBURU BERRIA AURKEZTUKO DU OSTEGUNEAN, ABENDUAK 2

  • Hitzorduak gaztelaniarekiko aldi bereko itzulpena izango du, eta sarrera librea izango du, leku-kopurua bete arte.
  • Aurkezpena 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan, eta egilearekin batera Iñaki Esteban kazetari kulturala egongo da.

 

(Bilbon, 2021eko azaroaren 30ean).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak Philippe Claudelen “Inhumanos” liburuaren aurkezpena hartuko du datorren OSTEGUNEAN, ABENDUAK 2. Hitzordua 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian eta gaztelaniarekiko aldi bereko itzulpena izango du. Autorearekin batera Iñaki Esteban kazetari kulturala izango da.

 

Inhumanos” liburuak burgesia teknokrata berrien ikuspegi mamitsua erakusten du, umore garratzean oinarrituta, neke existentzialari eta haien baliorik ezari buruz gogoeta egiteko. Eguneroko une deformatu eta bihurrien isla da, azken ondorioetaraino, eta agerian uzten du Mendebaldeko gizarte alienazio nagusia, objektu eta pertsonaia ugarirekin, sinbolo gisa jardunez.

 

Philippe Claudel idazle, dramaturgo eta zinemagile frantsesa da, mundu osoan ezaguna. Nancy II Unibertsitatean Kultura eta Literatura Antropologiako irakasle gisa aritu zen, eta zinema eta telebistako zuzendari eta gidoilari gisa lan egin zuen. 

 

Denbora librean, haur ezinduei eta presoei ere eskolak eman dizkie. Haren ibilbide literarioak hainbat sari jaso ditu, hala nola 2000. urtean France Télévision saria, 2003an Goncourt eta Renaudot sariak edo 2007an Goncourt des Lycéens saria. Bere literatura-lanen artean, aipatzekoak dira “Almas grises”, “El informe de Brodeck”, “La nieta del señor Linh”, “La investigación” edo “El archipiélago del perro”.

 

Claudel bere belaunaldiko nobelagile frantziar onenetakoa da. Kontakizun boteretsuak eta asaldatzaileak eraikitzen ditu, non ez baitu tokiari eta denborari buruzko xehetasunik ematen, eta, hala, bere lanak dimentsio eredugarria eta unibertsala hartzen du. Bere estiloa poetikoa, geldoa eta sentibera da. Gizakiaren izkina ilunenetan eta emozioak zuzentzen dituzten mekanismo konplexuetan barneratzen da, eta, ondoren, erraz birsortzen ditu.

 

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA kulturari eskainitako gunea da, Bidebarrietako liburutegiaren barruan. Kultura, literatura eta zientzia garatzea eta sustatzea du helburu.

 

Sarrera doakoa eta librea da leku guztiak  bete arte. Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunean. 

Euskadin Covid-19ko pandemiaren ondoriozko osasun-larrialdiko egoera amaitu ondoren, eta kontuan hartuta zer prebentzio-neurri mantentzen diren, Bidebarrieta Kulturgunean antolatutako ekitaldietarako edukiera esparruaren edukieraren %100 da, eta maskara erabiltzea nahitaezkoa da oraindik ere. 

 

SARE SOZIALAK

 

 

www.bilbaokultura.eus

#BILBAOGABONAK