Carmen Bereciartuak eta José Luis Cuestak jarriko diete ahotsa Valéryren testuei, Debussyren hainbat pieza eskainiko dituen Mikel Iturregik pianoan lagunduta.
Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, poesia-musika elkarrizketa jasoko du astelehenean (abenduaren 10ean) arratsaldeko 19:30etik aurrera, Orphenica Lyra taldearen eskutik, Paul Valéry (1871-1945) idazle, poeta, saiakeragile eta filosofo frantsesaren lanaren eta Enrique Claude Debussy konposatzailearen, XIX. mendearen amaierako Europako musikaren figura nagusietakoa izan zenaren, artean.
“Del porvenir y la pereza” izenburua izango duen ekitaldian egile frantsesaren zenbait testu irakurriko dira, Cuadernos ezagunen eta Monsieur Teste eta El Cementerio marino lanen zatiak, musika inpresionistaren ordezkari gorenetakoa den konposatzaile frantsesaren zenbait pieza eskainiko dituen Mikel Iturregi musikariak pianoan lagunduta. Horrela, Estudios nº 3 y 11, Homenaje a Rameau eta Movimiento lanak joko ditu.
Valéryren testuei ahotsa jarriko dizkiotenak Carmen Bereciartua eta José Luis Cuesta izango dira, eta haren poema, gogoeta eta prosa filosofiko hautaketa bat errezitatuko dute. Mallarméren tradizioari luzapena ematen dion haren obra poetikoa, XX. mendeko poesia frantsesaren garrantzitsuenetakoa da.
BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako liburutegiaren barruan dagoen gunea da, eta bere helburuen artean liburuaren, literaturaren eta ezagutzaren garapena eta sustapena daude.
EGITARAUA
ABENDUAK 10
19:30 – Bidebarrieta Kulturgunea
“DEL PORVENIR Y LA PEREZA”
POESIA-MUSIKA ELKARRIZKETA: VALÉRY / DEBUSSY
ORPHENICA LYRA
PAUL VALÉRY. LAN HAUEN ZATIAK:
Cuadernos
Monsieur Teste
El Cementerio marino
MUSIKA AUKERAKETA. CLAUDE DEBUSSY
Estudios nº 3 y 11
Homenaje a Rameau
Movimiento
ERREZITATZAILEAK
Carmen Bereciartua
José Luis Cuesta
PIANO JOTZAILEA
Mikel Iturregi