BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, MARWAN KANTAUTOREAREN ETA POETAREN “TODOS MIS FUTUROS SON CONTIGO” BIGARREN LIBURUAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU ASTEAZKENEAN

Aurkezpena Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Sarrera librea izango da leku guztiak bete arte.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturgunea espazioak, “Todos mis futuros son contigo” (Ed. Planeta), Marwan kantautore eta poetaren bigarren poema-liburuaren, denboraldiko literatur arrakasta nagusietakoaren, aurkezpen ekitaldia jasoko du datorren asteazkenean, MAIATZAREN 27an. Bere aurreko poema-liburuak, “La triste historia de tu cuerpo sobre el mío”, 60 aste eman zituen lan salduenen zerrendan. Topaketa Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30etan, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte.

“Todos mis futuros son contigo” autopsia emozional bat da, bere sentimenduekin estropozu egiten duen eta, harrituta, horiek berehala ulertzen dituen norbaiten egunkari harrigarria. Gizon guztiak izan daitekeen gizon baten, maite edo arduratzen duen guztiari buruz bihotza zabalik hitz egiten duen gizon baten, esperientzia. Lanak maitasun poemak jasotzen ditu, hurbiltasun erromantikoena eta suizidena erakusten duten poemetatik, maitasuna, zoriontasuna bihotz batetik bestera oinez joan dadin bi arimen artean zubiak eraikitzeko modua dela esaten duten poemetara.

Poema-liburuan maitasun eza ere badago. Gizarte justizia bilatzen duten poemak daude, ardurak, omenaldiak, norberaren barnera egindako bidaiak, euren burua aurkitzea lortzen ez duten gizonak eta inoiz idatzi gabeko maitasun gutunak euren buruari idazten dizkiotenak.

Marwan kantautore eta poeta Madrilen jaio zen 1979ko martxoaren 5ean, Aluche auzoan. Aita palestinarra eta ama espainiarra ditu. Orain arte, Marwanek arrakasta handiak lortu ditu Estatu osoko aretoetan, bere autore musikarekin. 2004. urtearen amaieran, “Palabra por palabra” idatzi zuen, larunbatero TVE-ko La 2 katean eskaintzen den izen bereko programaren jatorrizko abestia, eta 2005ean “Madrid, 11 de marzo” abestia laga zuen “No os olvidamos” diskorako. Disko horretan parte hartzen duten beste batzuk Ana Belén, Víctor Manuel, Ismael Serrano, Fito Páez, María Dolores Pradera… dira.

Bere ibilbidean egin dituen grabazioetan Ismael Serranorekin, Jorge Drexlerrekin, Andrés Suárezekin, Conchitarekin edo Luis Ramirorekin abestu du. Hau da bere bigarren poema-liburua, “La triste historia de tu cuerpo sobre el mío” lehenengoarekin arrakasta handia lortu ondoren.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegian dagoen gunea da, eta bere helburu nagusia liburua eta literatura sustatzea da.

+ INFO:
“Todos mis futuros son contigo” lanaren barruan dagoen “Hago cosas raras” bideo-poema.

eta “Consejos de supervivencia para jóvenes sensibles” bideo-poema.