BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, “LOS BESOS EN EL PAN” ALMUDENA GRANDESEN AZKEN LIBURUAREN AURKEZPENA JASOKO DU AZAROAREN 30EAN

Ikus-entzuleekin egingo den topaketa 19:30etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, eta idazlea bertan egongo da.

Bidebarrietako Liburutegiak, Almudena Grandes idazle madrildarraren “Los Besos en el pan” (Ed. Tusquets) liburuaren aurkezpena jasoko du astelehenean, AZAROAREN 30ean. Ekitaldian, “Las edades de Lulú” edo “Malena es un nombre de tango” bezalako lan ezagunak idatzi dituen egilea egongo da. Ekitaldia arratsaldeko 19:30etan hasiko da, eta sarrera librea izango da leku guztiak bete arte.

Bere azken eleberrian Almudena Grandesek eten egiten du Gerra Zibilari buruzko seriea, egungo krisi ekonomikoaren eragina jasaten ari diren pertsona guztiei ahotsa emateko, bizirik irauteko egunero borrokan ari direnen bizimodua erakusteko xedez. “Los besos en el pan” lanak, elikagai urritasunaren aurrean gerraosteko belaunaldien ezaugarri bilakatu zen keinutik hartzen du izenburua.

Eleberrian, bi neska adiskidek gizon baten negarra entzuten dute alboko apartamentuan; emakume zahar batek Gabonak aurreratzea eta udazkenean ospatzea erabakitzen du, aldian behin berarekin jatera doan biloba animatzeko; familia batek bere lan bizitzari ekiten dio berriro landa ingurune batean, nekazaritza ustiapen bat muntatuz; bananduta dagoen emakume batek miresle sekretu bat aurkituko du taberna batean; emakume etorkin batek bere bisatua lortuko du azkenean… 

Los besos en el pan lanak familien eta auzokideen, gurasoen eta seme-alaben, gazteen eta adindunen, bizitzako urtebete kontatzen du, aurrera egiteko ausardia duen ohiko jendea, beste garai batzuetan, eskerronaren seinale gisa, ogia musukatzen zutenen kemen berberarekin. Zume horiekin, eleberriak une gazi-gozoak sortzen ditu, maitasun istorio leunak, gure orainaldiaren erretratu zirraragarria bilakatzen diren jomugen bidegurutzean.

Almudena Grandes (Madril, 1960) 1989an egin zen ezaguna La Sonrisa Vertical XI. Saria irabazi zuen “Las edades de Lulú” lanarekin. Ordutik, etengabeak izan dira irakurleen eta kritikaren txaloak. “Te llamaré Viernes”, “Malena es un nombre de tango”, “Atlas de geografía humana”, “Los aires difíciles”, “Castillos de cartón” eta “El corazón helado” eleberriek eta “Modelos de mujer” eta “Estaciones de paso” ipuin bildumek literatura espainiar garaikideak duen izen finkatuenetakoa eta nazioartean oihartzun gehien duenetakoa bilakatu dute.

Bere hainbat lan zinera eraman dira, eta, beste batzuen artean, Lara Fundazioaren Saria, Madrilgo eta Sevillako Liburu saltzaileen Saria, Rapallo Carige eta Prix Méditerranée irabazi dituzte. Bere azken eleberriak, “Inés y la alegría”, Madrilgo Kritikaren Saria, Iberoamerikako Elena Poniatowska Eleberri Saria eta Sor Juana Inés de la Cruz Saria lortu ditu. Lan horrekin eman dio hasiera “Episodios de una Guerra Interminable” serieari. Serie horretako bigarren lana “El lector de Julio Verne” da.