-
Hitzordu honetan Erika Lagomak (idazlea eta bertsolaria), Estitxu Fernandezek (idazlea eta kazetaria) eta Alaine Agirrek (idazlea) hartuko dute parte.
-
Eztabaida 19:00etan hasiko da Liburutegiko Areto Nagusian.
(Bilbo, 2022ko abenduaren 12).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak ABENDUAREN 20AN, ASTEARTEA, hartuko du “Eztabaidak Literaturarekin XXI. mendean” zikloaren beste hitzordu bat, “Euskal Literaturaz Haurdun” izenburupean.
Hitzordu honetan Erika Lagomak (idazlea eta bertsolaria), Estitxu Fernandezek (idazlea eta kazetaria) eta Alaine Agirrek (idazlea) hartuko dute parte.
-
Erika Lagoma (Lesaka, 1981). Oso gazterik hasi zen Bortzirietako bertso-eskolan. Filologia hispanikoa ikasi zuen Salamancan.
-
Estitxu Fernandez (Lesaka, 1975). Telebista-aurkezlea eta kazetaria da. Psikologiako ikasketak egin ditu. Gainera, bertsolaritzan aritu izan da.
-
Alaine Agirre Bermeon (Bermeo, 1990). Idatzi dituen liburu gehienak umeentzat eta gazteentzat izan dira, baina idatzi ditu helduentzako eleberriak ere eta poema bilduma bat.
Hitzordua 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.
BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.
-
Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte.
-
Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.
SARE SOZIALAK: