BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, LA ENERGÍA DEL AIRE, JAVIER AGUIRRE IDAZLEAREN AZKEN POESIA LIBURUAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU OSTEGUNEAN

Arratsaldeko 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. Sarrera doakoa izango da leku guztiak bete arte. Ekitaldia Streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez

 

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Javier Aguirre idazle bilbotarraren La energía del Aire (Pamiela arg.) azken liburuaren aurkezpen ekitaldia jasoko du ostegunean, apirilaren 11n. El Gallo de Oro argitaletxean argitaratu ziren azken poesia liburuetan oinarrituta egindako poema aukeraketa da. Topaketa Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan egingo da, arratsaldeko 19:30ean, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Ekitaldia streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.

Aurkezpen ekitaldian, Jesús Etxezarraga kazetari eta idazleak, Beñat Arginzoniz poeta eta editoreak, José Julián Bakedano idazle eta zinegileak eta Pamielako José Ángel Irigarayk ere hartuko dute parte. Poema batzuen irakurketa, Ander Berrojalbizek (biolina) eta Maider Lópezek (biola) osatzen duten Khantoria taldearen zuzeneko musikak lagunduko du.

Javier Aguirrek (Bilbo, 1941) liburu hauek egin ditu: Del bosque y del olvido (Autorearen edizioa, 1977), Sal despacio (Hordago, Donostia, 1980), Otra edad (Autorearen edizioa, 1982), El día y la noche (Autorearen edizioa, 1984), Música del río (Pamiela, Iruñea, 1985), Como los loros, como las nubes (Autorearen edizioa, 1989), Las Piedras (La Galleta del Norte, 1993), Una calle blanca (Astrolabio, Palentzia, 1994) eta Arena (Pamiela, Iruñea, 1998). Hamaika urte idatzi barik igaro ondoren, 2008an, Sumar y restar (Bermingham) poema bilduma argitaratu zuen.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegian dagoen gunea da, eta bere helburu nagusia liburua eta literatura sustatzea da.