BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK “KULTURA ETA PENTSAMENDU” ZIKLOAREN EDIZIO BERRI BAT ABIATUKO DU MAIATZAREN 8AN, FILOSOFIARI BEGIRA

  • “¿Para qué aún filosofía?” izeneko jardunaldiak maiatzaren 8, 15, 22 eta 29an izango dira. Patxi Lancerosek, Filosofian Doktoreak, aurkeztuko ditu, eta fenomenoari pentsamendu zorrotzenetik heldu nahi diote.

(Bilbo, 2023ko maiatzaren 2a).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak MAIATZAREN 8AN, ASTELEHENA, hasiko du Kultura eta Pentsamendua zikloaren edizio berri bat, “¿Para qué aún filosofía?” izenburupean.

Patxi Lanceros filosofian doktoreak aurkeztuta, zikloaren barruko topaketek filosofian jarriko dute arreta.

Behin eta berriro ageri da Theodor W. Adorno alemaniar pentsalariaren obran, II. Mundu Gerrako inarrosteaz gero, galdera hau: Zertarako, oraindik ere, filosofia?

Egia da galdera hori kutsu dramatiko batekin egin ohi dela, ikasketa-planetan aldaketaren bat egiten denean (edo egingo den beldur izatean). Orduan, réquiem moduko bat egin ohi da, kultura mota jakin batengatik, eta kultura horri atxikitako balioengatik;  etorkizunerako hegemonia moduko bat iragarri ohi zaie gai teknikoei, are kalkulu hutsari berari. Eta, hori guztia, “kritika” hitzarekin laburbiltzen diren trebetasunekin behar duen kontrapisua egin gabe.  Filosofia, besteak beste, ezagutzarako jarrera bat da, eta bi mila urte baino gehiago ditu. Kulturan nahiz gizarte osoan gertatu izan diren transformazio guztien ondoan egon izan da. Edo, hobeto esanda, kulturen eta gizarteen arloetan izan diren transformazio guztien ondoan. Eta zer filosofia, garai hain uher hauetarako? Zer filosofia, XXI. mende honetarako? Zer filosofia, superstizio zahar eta berriak ezar ez dakizkigun (ez bederen haiei, era batera edo bestera, iharduki gabe)? Galdera horiez jardungo gara jardunaldi hauetan, zorroztasunez.

Lehenengo hitzordua astelehenean izango da, hilak 8, “Filosofía Inacabada” izenburupean, eta Marina Garcés UB Arteko Filosofian doktore eta UOCeko Arte eta Humanitate ikasketetako irakasle agregatuak hartuko du parte.

Astelehenean, hilak 15, “Ante la nueva servidumbre: tiempo, tecnología y globalización” hitzaldiaren txanda izango da, Marcela Velez, UAMeko Filosofian nazioarteko doktorea eta UAMeko Filosofia Saileko irakaslearekin.

Maiatzaren 22an ospatuko da Carolina del Olmo, CBAko eta Minerva aldizkariko argitalpenen zuzendariaren hitzaldia, Pensar desde casa”.

Zikloa maiatzaren 29an (astelehena) itxiko da José Ignacio Galparsororekin, Parisko IV- Sorbonne Unibertsitateko Filosofian doktorea eta UPV/EHUko Filosofia Saileko irakasle titularra. Hitzaldiaren izenburua honako hau izango da: “Denbora digitaletan“.

  • Hitzordu guztiak 19:00etan izango dira Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian. 
  • Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte. 
  • Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.

SARE SOZIALAK

www.bilbaokultura.eus