BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, KOLOREARI ETA HORREN JATORRIEI BURUZKO HITZALDI-SOLASALDIA JASOKO DU APIRILAREN 10EAN, CÉSAR TOMÉ LÓPEZ KIMIKARI ETA DIBULGATZAILEAREKIN, ZIENTZIA HEDAPENARI BURUZKO BERE PROGRAMAZIOAREN BARRUAN

Topaketa arratsaldeko 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. Sarrera doakoa da, baina beharrezkoa izango da gonbidapena jasotzea liburutegian bertan BIHARTIK, apirilaren 5etik aurrera. Streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez

 

Bidebarrieta Kulturguneak, koloreari eta bere jatorriei buruzko hitzaldi-solasaldia jasoko du asteazkenean, apirilaren 10ean, César Tomérekin, EHU/UPVko Kultura Zientifikoko Katedraren medioak diren Cuaderno de Cultura Científica eta Mapping Ignorance izenekoen editorearekin. EHU/UPVko Kultura Zientifikoko Katedra da, hain zuzen ere, hitzaldiaren antolatzailea, Bilboko Udalarekin batera. Ekitaldia 19:00etan hasiko da Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoan, eta doako sarrera izango du, baina ezinbestekoa izango da liburutegian bertan gonbidapena jasotzea, BIHARTIK aurrera.

Kolorea, gehienok berez hor dagoen zerbait gisa ulertzen dugun gauza da, baina, zer da eta zelan sortzen da? Inork begiratzen ez badie, gauzek ba al dute kolorerik? Gai horiei erantzuteko, zientziaren zenbait alorretara jo behar dugu. Koantikatik neurozientziara, filosofiatik igaroz, begien aurrean dugun fenomeno liluragarrietako bat azaltzeko ahalegina egin du. Hitzaldi honetan César Tomé López dibulgatzaile, zientzialari eta kimikari industrialak landuko du gaia.

Prestakuntzaz kimikari industriala da eta, modu batera edo bestera, kolorearen erabilera teknikoarekin eta komertzialarekin erlazionatutako zenbait industriatan egin du lan bere bizitza profesionalaren parte batean, pigmentua fabrikatzen duten lantegietatik elikadura enpresetara. Horrez gain, Tomé Lópezek master bat du Neurozientzian, eta Euskampus Fundazioaren nazioarteko proiekzioaren arduraduna da.

Hitzaldia, Bidebarrieta Zientifikoaren urteko programazioaren barruan dago. Ekimenak beste programa batzuk ere jasotzen ditu, “Darwinen Eguna”, besteak beste, –hori ere UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutakoa–, zientzia jende guztiari era atseginean eta didaktikoan hurbiltzeko eta egunerokotasuna duten zientziari buruzko gaiak ezagutarazteko helburuarekin.

GONBIDAPENAK JASOTZEA
Lekua: Bidebarrietako liburutegia
Egunak: Apirilaren 5etik 10era. Larunbatean eta igandean izan ezik.
Ordutegia: 10:00-14:00 // 16:00-20:00.
Gehienez ere 4 gonbidapen pertsona bakoitzeko.

Leku guztiak bete ondoren ez da aretora sartzen utziko. Topaketa streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.

+ INFO: www.bilbao.eus eta www.bilbaokultura.eus