BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, JUAN GÓMEZ-JURADOREN LOBA NEGRA ELEBERRI BERRIAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU ASTEARTEAN, AZAROAREN 19AN

• Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, 19:30ean, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Gorka Rojok aurkeztuko du. Ekitaldia streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez

Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Juan Gómez-Jurado idazlearen Loba negra (Ediciones B) azken eleberriaren aurkezpen ekitaldia jasoko du asteartean, azaroaren 19an. Reina roja argitalpen fenomenoaren jarraipena da, asko itxarondakoa. Topaketa Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, 19:30ean, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Gorka Rojok aurkeztuko du. Ekitaldia streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.

20 argitalpenek erakusten duten bezala Reina Roja lanak lortu duen arrakasta handiaren ondoren, Juan Gómez – Juradok Loba Negra argitaratu du orain, Antonia Scotten eta Jon Gutiérrezen sagako beste thriller bat. Loba negraren abiapuntua Eguzkiaren Kostaldea da, erailtzeko mehatxua jaso duen eta mafioso errusiar baten emaztea den Lola Morenoren bilaketa du ardatz. Bilatzaileak Jon eta Antonia dira.

Juan Gómez – Jurado (Madril, 1977) kazetaria eta berrogei hizkuntzara itzuli diren arrakasta handiko hainbat eleberriren egilea da. Reina Roja (La Trama, 2018), bere aurreko thrillerra, salmenta fenomeno bilakatu da, gaztelaniazko edizioak 250.000 ale baino gehiago saldu ditu, eta autorea generoaren adierazgarri nagusietakoa bihurtu da nazioartean. Gaur egun, hainbat hedabidetan aritzen da eta Todopoderosos eta Aquí hay dragones podcast-en sortzaileetako bat da.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako liburutegiaren barruan, helburu nagusi liburuaren eta literaturaren garapena eta hedapena dituen Bilboko Udalaren gunea da.