Aurkezpen honetan egileak Txani Rodríguez idazlearekin hitz egingo du.
Hitzordua 19:00etan hasiko da Liburutegiko Areto Nagusian.
(Bilbo, 2023ko otsailaren 22).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak Ignacio Martínez de Pisón idazlea hartuko du OTSAILAREN 28AN, ASTEARTEA, “Castillos de fuego” eleberria aurkezteko. Berarekin batera Txani Rodríguez idazlea izango da.
Aurkezpena 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.
“Castillos de fuego” liburuak irakurleak Madrilen kokatzen ditu, 1939-1945. Askok eta askok aurrera egiteko borroka egiten dute, goseak, nekeak eta estraperloak markatutako hiri batean. Eloy, kartzelan dagoen anaia heriotza-zigorretik salbatzen saiatzen den gazte elbarria; Alicia, bere bihotzari jarraitzeagatik lana galtzen duen zinema bateko lehiatzailea; Basilio, garbiketa-prozesu bati aurre egiten dion unibertsitateko irakaslea; Matias falangista, konfiskatutako objektuekin trafikatzen duena, edo Valentin, bere aurreko militantzia garbitzeko edozein doilorkeria egiteko gai dena. Jostunak, ikasleak, poliziak: pertsona arrunten bizitzak aparteko denboretan.
Ignacio Martínez de Pisón (Zaragoza, 1960) hamabost liburu baino gehiago idatzi ditu, eta horien artean nabarmentzekoak dira: “El día de mañana” (2011; Kritikaren Saria, Ciutat de Barcelona Saria, Aragoiko Letren Saria, Hislibris Saria), “La buena reputación” (2014; Narratiba Sari Nazionala, Urteko Liburuaren Cálamo Saria) eta “Derecho natural” (2017). “Enterrar a los muertos” (2005) saiakera; “Aeropuerto de Funchal” (2009) kontakizun-liburua; eta “Filek” (2018) ez-fikziozko eleberriak ere argiratu ditu.
BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.
Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte.
Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da HYPERLINK “https://www.youtube.com/channel/UCjelp0XKWloJPTLe8aS-Lxg?cbrd=1&ucbcb=1”Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.
SARE SOZIALAK
BILBAO UDALA: HYPERLINK “https://www.youtube.com/c/BilbaoUdalaAyuntamiento/”YOUTUBE | HYPERLINK “https://www.facebook.com/bilbaoudala/” \t “_blank”FACEBOOK | HYPERLINK “https://twitter.com/bilbao_udala” \t “_blank”TWITTER | HYPERLINK “https://www.instagram.com/bilbao_udala/?hl=es” \t “_blank”INSTAGRAM
BILBAO KULTURA: HYPERLINK “https://www.youtube.com/c/BilbaoKultura”YOUTUBE | HYPERLINK “https://www.facebook.com/BilbaoKultura/”FACEBOOK | HYPERLINK “https://twitter.com/bilbaokultura”TWITTER | HYPERLINK “https://www.instagram.com/bilbaokultura/”INSTAGRAM
BIDEBARRIETA KULTURGUNEA: HYPERLINK “https://www.youtube.com/c/BidebarrietaKulturgunea”YOUTUBE | HYPERLINK “https://www.facebook.com/BidebarrietaKulturgunea”FACEBOOK
HYPERLINK “http://bilbaokultura.eus/?lang=es”www.bilbaokultura.eus