BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK HISTORIA ETA MEMORIA ARDATZ IZANGO DITUEN “EZTABAIDAK LITERATURAREKIN XXI. MENDEAN” ZIKLOAREN TOPAKETA EGINGO DU ASTEARTEAN, HILAK 16

  • Hitzordu honetan Edurne Portela idazleak eta José Ovejero egileak parte hartuko dute, Elena Sierra kazetariak moderatuta.

(Bilbo, 2023ko maiatzaren 11).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak MAIATZAREN 16AN, ASTEARTEA, “Eztabaidak Literaturarekin XXI. Mendean” zikloaren beste hitzaldi bat egingo du, HISTORIA ETA MEMORIA ardatz hartuta.

Hitzordua 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.

Hitzordu honetan Edurne Portela idazleak eta José Ovejero egileak parte hartuko dute eta Elena Sierra kazetaria izango da moderatzailea.

Elkarrizketan, Historia ikasteak bere lanetan duen eraginaz, bazterretatik datozenei ahotsa emateaz eta iragana errespetuz kontatzeko moduaz hitz egingo dute.

Edurne Portela Literatura Hispanikoetan doktorea da Carolina-Chapel Hill Unibertsitatean (AEB). Literatura irakasle titularra izan da Lehigh Universityn (Pennsylvania) 2015era arte. Bere ikerketa akademikoaren atal gisa, artikulu ugari eta “Displaced Memories: The Poetics of Trauma in Argentine Women Writers” saiakera argitaratu zituen. 2016an, Galaxia Gutenberg-en argitaratu zuen, “El eco de los disparos: Cultura y memoria de la violencia”, kultura Euskadin indarkeriaren iragana ebazteko tresna gisa aldarrikatzen duen saiakera. 2017ko irailean argitaratu zen Galaxia Gutenberg-ekin bere lehen eleberria, “Mejor la ausencia”, 1980ko hamarkadako Euskadi postindustrialean ikertua, zeinek Madrilgo Liburudenden Gremioko fikziozko urteko liburu onenari 2018ko Saria jaso zuen. 2019an argitaratu zuen bere bigarren eleberria, “Formas de estar lejos”, zigilu berean. José Ovejerorekin batera, “Vida y ficción” (2017) dokumentala egin du. 2022an Euskadi Saria irabazi zuen. “Maddi y las fronteras”, bere azken liburua, martxoan iritsi zen liburu- dendetara.

José Ovejero Madrilen jaio zen eta Geografia eta Historian lizentziatua da. Interprete gisa lan egin du Bruselan. Lan ugari argitaratu ditu, hala nola poema-liburuak, bidaia-liburuak, saiakera edo kontakizunak, baita hainbat eleberri ere. Bere lan batzuk alemanera, italierara, portugesera eta nederlanderara itzuli dira. Bere liburuek hainbat sari jaso dituzte. “La ética de la crueldad” saiakerak Anagrama Saria, Bento Spinoza Saria eta Estado Crítico Saria eskuratu zituen. “La invención del amor recibido” eleberriak Alfaguara saria jaso zuen 2013an. 2017an Juan Gil-Albert Poesia saria jaso zuen “Mujer lenta” liburuagatik. 2022ko irailean, “Mientras estamos muertos”, narrazio liburua argitaratu zuen.

 

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.

Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte.

Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.

SARE SOZIALAK

www.bilbaokultura.eus