“Lurretik Ilargira” izeneko topaketa 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, Jorge Hernández Bernal astrofisikari eta EHU/UPVko Zientzia Planetarioen taldeko kideak eta Luis Alfonso Gámez kazetari eta “Magonia” blog-aren egileak eskainiko dituzten bi hitzaldirekin.
Sarrera doakoa da, baina beharrezkoa izango da gonbidapena jasotzea, BIHARTIK aurrera, liburutegian bertan. streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez
Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak zientziaren hedapenerako bi hitzaldi jasoko ditu ekainean, Apolo 11 ontzia Ilargira heldu zeneko 50. urteurrena dela eta mundu osoan egiten ari diren ospakizunekin bat etorriz. Neil Armstrong-ek Ilargiko azaleratik eman zuen lehen pasealdia 1969ko uztailaren 20an izan zen. “Lurretik Ilargira” izenburupean, lehenengo hitzaldi-solasaldia datorren astelehenean, ekainaren 10ean, izango da, eta Jorge Hernández Bernal astrofisikari eta EHU/UPVko Zientzia Planetarioen taldeko kidearen eta Luis Alfonso Gámez kazetari eta “Magonia” blog-aren egilearen partaidetzarekin.
Zirkulu Eszeptikoarekin eta Aula Espazio Gelarekin batera antolatutako jarduera 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, eta sarrera librea izango du. Dena den, beharrezkoa izango da gonbidapena jasotzea, BIHARTIK aurrera, liburutegian bertan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara –astelehenetik ostiralera–, gehienez ere lau gonbidapen pertsona bakoitzeko. Leku guztiak bete ondoren ez zaio inori aretora sartzen utziko, baina topaketa streaming-ez jarraitu ahal izango da, www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.
Neil Armstrong eta Buzz Aldrin Lasaitasunaren Itsasotik ibili eta 50 urte geroago ametsen, zientziaren, etorkizunaren eta konspirazioen satelitetik ibilbidea izan gura duen topaketa, Jorge Hernández Bernal zientzia dibulgatzaile, astrofisikari eta EHU/UPVko Zientzia Planetarioen taldeko kideak “Amestutako Ilargia” hitzaldiarekin inauguratuko da. Salamancako Unibertsitatean Fisika gradua amaitu ondoren, EHU/UPVko Zientzia eta Espazioko Teknologia masterra egin zuen. Aldi berean, EHU/UPVko Zientzia Planetarioen taldean hasi zen lanean, une honetan Marteko orbitan dagoen Mars Express Europako sonda barruan doan VMC kameraren talde zientifikoaren barruan. Marteko klimari buruzko doktoretza ari da prestatzen, eta ikerketa eta dibulgazio lan handia egiten du.
Hitzaldiaren amaieran, Luis Alfonso Gámez kazetari eta ustezko misterio paranormalen azterketa kritikoari eta eszeptizismoaren sustapenari buruzko “Magonia” blog-aren egilearen txanda izango da. Duela mende erdi ingurutik arduratzen gaituen galderetako bati erantzuten ahaleginduko da, “Baina benetan joan al ginen Ilargira?”. “Escépticos” (ETB) saioaren, pentsamendu kritikoaren sustapenari buruzko estatu mailako lehenengo telebista ekoizpenaren, gidaria izan da, eta “El archivo del misterio” sekzioa eraman du La 2 kateko “Órbita Laika” saioan. Hainbat irratitan aritu izan da, “Magonia” podcastean entzun daitezkeen esku-hartzeekin. Dibulgazio lan handia egiten du, zientziari eta pseudozientziari buruzko hitzaldiekin. Hitzaldi horietan, Ilargiko konspirazioari, Atlantidari, OHE-OVNIei edo konspirazioei buruz egiten du berba mota guztietako ikus-entzuleen aurrean.
BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako Liburutegian dagoen literaturaren eta ezagutza humanistaren eta zientifikoaren hedapenerako gunea da.
GONBIDAPENAK JASOTZEA:
“LURRETIK ILARGIRA”
Lekua: Bidebarrietako liburutegia
Egunak: Ekainaren 4tik 10era. Larunbatean eta igandean izan ezik
Ordutegia: 10:00-14:00 // 16:00-20:00.
Gehienez ere 4 gonbidapen pertsona bakoitzeko.
+ INFO: www.bilbao.eus eta www.bilbaokultura.eus