BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK “EZTABAIDAK LITERATURAREKIN” ZIKLOAREN SAIO BERRI BAT OSPATUKO DU ASTEARTEAN, HILAK 18

Txani Rodríguezek parte hartuko du hitzordu honetan, eta idazteko estiloan jarriko du arreta.

(Bilbon, 2022ko urtarrilaren 13an).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak “Eztabaidak Literaturarekin” zikloaren hitzordu berri bat hartuko du ASTEARTEAN, urtarrilaren 18an. Topaketa 19:00etan hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian, eta, bertan, Txani Rodríguez autoreak hartuko du parte.

Hurrengo astearteko topaketan gai hauek jorratuko dira: testuak idazteko orduan edukia edo forma garrantzitsuagoa den; estiloak inprobisazioa onartzen duen ala ez; edo norberaren estiloa aurkitzea erraza edo zaila den.

Txani Rodríguez Laudion jaio zen, 1977an. Kazetaria, gidoilaria eta idazlea da. “Lo que será de nosotros” (2008), “Agosto” (2013) eta “Si quieres, puedes quedarte aquí” (2016) eleberriak argitaratu ditu. “El corazón de los aviones” (2006) kontakizun-liburua eta zenbait komiki argitaratu ditu; horien artean, “La carrera del sol” (2008) nabarmentzen da, hainbat hizkuntzatara itzuli dena. Radio Euskadiko “Pompas de papel” programako taldeko kide da, eta hainbat komunikabidetan idazten du, besteak beste, El Correo egunkariaren “Territorios” kultura-gehigarrian. 

Sormen-idazketako irakaslea da Escola d’Escriptura de l’Ateneu Barcelonèsen eta ALEA Literatur Elkartean. Aipatzekoa da, gainera, Txani Rodríguezek 2021eko HYPERLINK “https://www.irekia.euskadi.eus/es/news/72546-txani-rodriguez-javier-isusi-alex-gurrutxaga-mikel-reparaz-reciben-los-premios-euskadi-literatura-restantes”Euskadi Literatura Saria jaso zuela gaztelaniazko literaturaren kategorian, “Los últimos románticos” lanarekin.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiak kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientziaren garapena eta sustapensa daude. 

Sarrera doakoa eta librea izango da lekua bete arte. Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming  bidez jarraitu ahal izango da HYPERLINK “http://www.kulturguneatb.eus”www.kulturguneatb.eus webgunean.

SEGURTASUN-NEURRIAK

Abenduaren 28ko 51/2021 Dekretua indarrean sartzean, Bilboko Udalak barrualdeetan antolatutako jarduera guztietan edukieraren %60ko muga egongo da. 

Era berean, nahitaezkoa izaten jarraituko du:

COVID Ziurtagiri Digitala (QR) eta NANa aurkeztea, barruko ikuskizunetara sartu ahal izateko

Musukoa ekitaldi guztietan erabiltzea 

Pandemia hasi zenetik egin den bezala, Bilboko Udalak jarduera-protokoloak egokiko ditu programatutako jardueretan, osasun-agintariek une bakoitzean hartzen dituzten erabakien arabera.