BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK “EZTABAIDAK LITERATURAREKIN XXI. MENDEAN” ZIKLOARI EKINGO DIO BERRIRO ASTEARTEAN, HILAK 21, FAMILIAK LITERATURAN DUEN PAPERARI BURUZKO TOPAKETAN

  • Hitzordu honetan Jon Bilbaok eta Karmele Jaiok parte hartuko dute, Txani Rodríguez moderatzailearekin.

(Bilbo, 2023ko otsailaren 14a).- Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturguneak “Eztabaidak Literaturarekin XXI. mendean” zikloaren hitzordu berri bat egingo du ASTEARTEAN OTSAILAK 21. Topaketa honetan Jon Bilbao eta Karmele Jaio idazleek hartuko dute parte, Txani Rodriguez idazlea moderatzaile dutela.

  • Hitzordua 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.

Oraingoan, familiak literaturan duen irudikapenari buruz hitz egingo dute, eta istorioetan duten rola edo fikzioan egiten ari diren familiaren irudikapenak aztertuko dituzte.

Jon Bilbao (Ribadesella, 1972) meatze-ingeniaria eta Ingeles Filologian lizentziatua da. Ipuin liburuen egilea da “Como una historia de terror” (2008; Narratibako Begi Kritikoa Saria), “Bajo el influjo del cometa” (2010; Tigre Juan Saria eta Euskadi Literatur Saria), baita “Padres, hijos y primates” eleberriena ere (2011; “Padres, hijos y primates” Saria), “Shakespeare y la ballena blanca” (2013). “Basilisco” (2020) eta “Los extraños”, “Basilisco” pertsonaietako batzuen istorioarekin jarraitzen duena. Gaur egun Bilbon bizi da, itzultzaile lanetan.

Karmele Jaio (Vitoria-Gasteiz, 1970) hiru eleberri; “Las manos de mi madre” (2008), “Música en el aire” (2013) eta “La casa del padre” (2019); hiru kontakizun-liburu; “Heridas crónicas” (2004), “Zu bezain ahul [Tan débil como tú] ” (2007) eta “Ez naiz ni [No soy yo]” (2012); eta poesia-liburu baten; “Orain hilak ditugu [Ahora tenemos muertos]” (2015) egilea da. “Las manos de mi madre” eleberriak harrera ona izan zuen, sari ugari jaso zituen eta hainbat hizkuntzatara itzuli da. Ingelesezko bertsioak English Pen Award saria jaso zuen 2018an; zinemara egokitu zen, eta Donostiako Zinemaldiaren 61. edizioan aurkeztu zen. Bere kontakizunak antzerkira eraman dituzte, Best European Fiction 2017 antologiarako aukeratuak eta antologia eta hizkuntza askotan argitaratuak.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.

  • Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte.

  • Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus