BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK “EZTABAIDAK LITERATURAREKIN XXI. MENDEAN” ZIKLOARI EKINGO DIO BERRIRO, ASTEARTEAN, HILAK 17, HARKAITZ CANO ETA IRATI JIMENEZEKIN EGINGO DEN TOPAKETA BATEKIN

  • Topaketa euskaraz izango da “Zer behar dugu euskal literatura berritzeko?”   izenburupean eta Goizalde Landabasok moderatuko du

(Bilbo, 2023ko urtarrilaren 13a).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak “Eztabaidak Literaturarekin XXI. mendean” zikloari ekingo dio berriro URTARRILAREN 17AN, ASTEARTEAn,Zer behar dugu euskal literatura berritzeko?” izenburupean ospatuko den euskarazko hitzordu batekin. 

Topaketan, Harkaitz Cano eta Irati Jimenez idazleek hartuko dute parte, Goizalde Landabaso kazetari eta egileak moderatuta. Hitzordua 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.

Oraingoan, euskal literatura berritzeko moduaz arituko dira, hainbat ikuspegi kontuan hartuta: irakurleena, argitaletxeena edo idazle belaunaldi berriena.

Harkaitz Cano laster ekin zion idazketari, eta 18 urterekin bere lehen poema-liburua argitaratu zuen. Besteak beste, honako kontakizun bildumak argitaratu ditu: “Beti oporretan” (2015, “El turista perpetuo” (2017), edo “Fakirraren ahotsa” (2018, “La voz del Faquir, 2019) eto “Twist” (2011) eleberriak. adibidez. 2014an, Euskadi Saria irabazi zuen haur eta gazte literaturaren arloan, “Orkestra lurtarra” lanarengatik, eta Euskadi Literatura Saria 2005ean eta 2012an, “Belarraren ahoa”, eta “Twist” liburuekin, hurrenez hurren.

 

Irati Jiménezek ibilbide gehiena euskaraz egin du, eta hainbat genero eta estilotan sartu da, hala nola haur-literaturan, helduentzako narratiban, kontakizunean eta antzerkian.

Bere ekoizpenean zehar, Jiménezek hainbat sari irabazi ditu, hala nola Eleberri Laburreko Agustin Zubikarai saria, Euskarazko Ipuin Onenaren Donostia Hiriko Kutxa saria eta Literaturako Igartzako akzesita, “Nora” nobelagatik, gaztelaniara itzulitako lehena. 2020an XXI. Miguel de Unamuno euskarazko saria, “Ogia eta zirkua” lanarengatik irabazi zuen, eta 2022an Saiakera kategoriako Euskadi Literatura saria jaso zuen, “Begiak zabalduko zaizkizue” lanarengatik.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.

  • Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte. 
  • Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.

SARE SOZIALAK

www.bilbaokultura.eus