Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30etik aurrera, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Zikloa bi hilabetez behin egingo da, eta kulturan espezializatutako Idoia Jauregi kazetariak aurkeztuko du.
Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, egungo literaturako emakume idazleei eskainitako “XXI. mendeko Emakume Idazleak” programa barruko beste ekitaldi bat jasoko du datorren ostegunean, APIRILAREN 6an. Idoia Jauregi kazetariak gidatuko duen hitzordu horren barruan Eva García Saénz de Urturiren “Los ritos del agua” (Planeta arg.) eleberri berria, “La ciudad blanca” trilogiako bigarren partea, aurkeztuko da.
Ekitaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoan, sarrera librea izango du leku guztiak bete arte eta streaming-ez eskainiko da www.kulturguneatb.net webgunearen bitartez.
Eva García Sáenz de Urturik (Vitoria – Gasteiz) 2012an argitaratu zuen bere lehenengo eleberria, salmenta aldetik arrakasta handia lortu zuen, eta ingelesera itzuli ondoren Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan ere harrera bikaina jaso zuen “La saga de los longevos”. 2014an, “Los hijos de Adán” saga horretako bigarren lanak ikusi zuen argia, eta baita “Pasaje a Tahití” eleberri historikoak ere.
2016an “El silencio de la ciudad blanca”, bere jaioterrian girotutako thriller zirraragarria argitaratu zuen. Lan horrek arrakasta handia lortu zuen kritikarien eta salmenten aldetik gure herrialdean, itzultzeko eskubideak Alemaniara eta Italiara saldu dira dagoeneko, eta zinera egokitzeko prozesuan dago. “El silencio de la ciudad blanca” lanarekin eman zion hasiera “Los ritos del agua” bigarren eta asko itxarondako entrega duen trilogiari.
Eleberria Arabako hiriburuan dago girotuta, baina baita Kantabrian ere, bertara eramaten baititu idazleak protagonistaren, Unai López de Ayala polizia inspektorearen, ikerketa lanak. Lehen liburukiaren estiloarekin bat etorriz, eleberria, Ana Belén Liaño, Krakenen lehenengo neska-laguna, eraila agertzen denean, hasten da. Emakumea haurdun zegoen, eta duela 2.600 urteko erritual batean oinarrituta erail zuten: erreta, eskegita eta Brontze aroko galdara batean sartuta. Aldi berean, Unai eta bere hiru adiskide hoberenak Kantabriako herrixka baten berreraikuntza lanetan arituko dira. Bertan komiki marrazkilari neska enigmatikoa ezagutuko dute, eta lauen iritziz euren lehenengo maitasuna izango da.
Krakenek, Euskal Herriko eta Kantabriako Uraren Errituak imitatzen dituen eta biktimak seme-alabaren zain dauden pertsonak dituen hiltzailea aurkitu eta atxilotu behar du. Díaz de Salvatierra komisariordea haurdun dago, baina ondorio ikaragarriak izan ditzakeen zalantza bat dago aitatasunaren inguruan. Aita Kraken bada, Uraren Errituen mehatxua dutenen zerrendan sartuko da.
BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako liburutegiaren barruan, helburu nagusi liburuaren eta literaturaren garapena eta sustapena dituen gunea da.