BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK ETIKARI BURUZKO TOPAKETA BAT PROPOSATZEN DU HILAREN 7RAKO, “EZTABAIDAK LITERATURAREKIN XXI. MENDEAN” ZIKLOAREN BAITAN “Hablemos claro: una éti

  • Hablemos claro: una ética para la convivencia” izenburua du hitzaldiak, eta Teresa Maldonado eta Luisa Etxenike idazleak izango dira bertan, César Coca kazetaria moderatzaile dutela.

(Bilbo, 2023ko martxoaren 2).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak MARTXOAREN 7AN, ASTEARTEA, “Eztabaidak Literaturarekin XXI. Mendean” zikloaren beste hitzaldi bat egingo du, elkarbizitzarako etika ardatz hartuta.

  • Hitzordua 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.

Bertan, Teresa Maldonado eta Luisa Etxenike idazleek parte hartuko dute, César Coca kazetariak moderatuta.

Solasaldian askatasunaren mugez, pentsamendu kritikoaz eta osasun- hesiez arituko dira, besteak beste, Hablemos claro: una ética para la convivenciaizeneko hitzorduan.

Teresa Maldonado Matarraskak emakume gazteen talde feministaren sortzaileetako bat izan zen Bilbon. Ondoren, Bizkaiko Emakumeen Asanbladan parte hartu zuen bi hamarkadatan. Gaur egun feministAlde eta Hezkuntza Laikoa taldeetako kide da. Lanbide-arloan, Madrilgo Udalean berdintasuna eta diskriminaziorik eza sustatzeko zuzendari nagusia izan ondoren, filosofiako irakasle izateari ekin zion berriro bigarren hezkuntzan. La nueva vida de Angelinajolí (Angelinajoliren bizitza berria) eleberriaren egilea da.

Luisa Etxenike Donostian jaioa, gaztetatik literaturak erakarri zuen, eta hogei urte besterik ez zituenean hasi zen idazten. Argitaratu zuen lehen eleberria Silverio Girón izan zen, Guatemalan egin zuen egonaldian idatzia. “La historia de amor de Margarita Maura” kontakizun bilduma argitaratu du, baita “Querida Teresa”, “Efectos secundarios” eta “El mal más grave” eleberriak ere. El País egunkariko zutabegilea, New Yorkeko Columbia Unibertsitateko irakaslea eta Radio Euskadi eta Cadena SER irratietako kolaboratzailea izan da.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.

  • Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte.

  • Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus