BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK ELVIRA LINDOREN ELEBERRI BERRIA, “EN LA BOCA DEL LOBO”, AURKEZTUKO DU, HURRENGO ASTELEHENEAN, HILAK 17

  • Txani Rodríguez idazleak moderatuko du aurkezpen hau.
  • Hitzordua Liburutegiko Areto Nagusian izango da, 19:00etan.

 

(Bilbo, 2023ko apirilaren 11).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak Elvira Lindo idazlearen “En la boca del lobo” eleberriaren aurkezpena hartuko du datorren ASTELEHENEAN, APIRILAK 17. Txani Rodríguez egilea Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian izango da ere, 19:00etan.

“En la boca del lobo” bere obraren zati handi bat haurtzaroa bere berezitasun eta zaurgarritasun osoan behatzera bideratu duen egile baten begiradatik sortzen da. Elvira Lindo idazlea fikzio hutsera itzuli da berezko lurralde literario bat sortuz, errealitatea eta fabula eskutik hartuta. Elvira Lindok suspensezko eleberria eskaintzen dio irakurleari ipuin klasikoaren tradiziorik onenean.

Elvira Lindo (Cádiz, 1962), idazle eta kazetaria da, Manolito Gafotasen sortzailea izateagatik ezaguna batez ere. BBJ Ja! Bilbao 2019ko saria jaso du, Bilboko Umorezko Literatura eta Artearen Nazioarteko Jaialdiaren barruan, besteak beste.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.

  • Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte. 
  • Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.

SARE SOZIALAK

www.bilbaokultura.eus