BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK ELENA CIORDIAREN “BILBO, IBILALDI BAT AKUARELAZ” AURKEZTUKO DU ASTEAZKENEAN, HILAK 30

  • Egilearekin batera, Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotzia eta Historia Garaikidean eta Modernoan doktorea den María Jesús Cava egongo dira.
  • Hitzordua 19:00etan hasiko da Liburutegiko Areto Nagusian.

(Bilbao, 2022ko azaroaren 24).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak AZAROAREN 30EAN, ASTEAZKENEAN, Elena Ciordiak “Bilbo, ibilaldi bat akuarelaz” aurkeztuko du. Egilearekin batera, Gonzalo Olabarria, Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotzia, eta María Jesús Cava, Historia Garaikidean eta Modernoan doktorea, izango dira. Hitzordua 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.

Liburu honek Bilboko lekurik ospetsuenak ezagutzera eta gozatzera gonbidatzen zaitu hiribilduaren mamia jasotzen saiatzen diren akuarela batzuen bitartez, Bilbon “berton bizi diren edo bisitatzen duten guztientzat ahaztezina bihurtzen duena”.

Arte Ederretan lizentziatu eta urte batzuk soilik pinturan arituz eman ondoren, Elena Ciordiak jauzi egin zuen ilustraziora, eta hainbat objekturen langintzarekin bateratu zuen, hala nola elastikoak, zapalgailuak, postalak eta poltsak egiten, materialak ahalik eta gehien zainduz, beti organikoak edo jatorri birziklatutakoak erabiliz. 

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.

  • Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte. 
  • Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.

SARE SOZIALAK

www.bilbaokultura.eus