BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, “EL REFUGIO DE LOS CANALLAS” JUAN BASEN AZKEN ELEBERRIAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU ASTEAZKENEAN

Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30etik aurrera, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Egilearekin batera Fernando Marías idazlea eta Gregori Dolz Alrevés argitaletxearen zuzendaria egongo dira.

Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, “El refugio de los canallas” (Ed. Alrevés) eleberriaren aurkezpen ekitaldia jasoko du datorren asteazkenean, IRAILAREN 13an, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Juan Bas idazle eta prentsa zutabegilearen azken eleberria da, eta berriro ere Euskadiren azken urteetako historiari begiratzen dio, pertsonaia anitzek osatutako talde koralaren bitartez. Fernando Marías idazlea eta Gregori Dolz editorea ere ekitaldian egongo dira. Streaming-ez eskainiko da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.

Egitura lortuaren eta narrazio erritmo azkarraren bitartez, eleberriak etengabe egiten du salto, atzera eta aurrera, 1946 eta 2015 artean, doako tragediak ukitutako eta kontraesanez betetako pertsonaia anitzei bizia eta heriotza emateko. “El refugio de los canallas” lanak, guraso batzuek euren seme-alabengan piztu zuten eta guztien deuseztapena eragin zuen gorroto arduragabearen Shakespeareren gaia lantzen du. ETAren zentzugabeko lakra luze, krudel, gupidagabe, autista eta endogamikotik, bandaren zitalkeria maila berbera izan zuen GALen existentzia izugarrira.

Juan Bas (Bilbo, 1959) umorezko irrati-nobela, komiki (El Víbora, Cimoc…) eta telebista sail ugariren (Farmacia de guardia, Turno de oficio…) gidoilari izan zen. Beste liburu batzuen artean, Fernando Maríasekin batera idatzitako “Páginas ocultas de la historia” (1999) eta “La taberna de los 3 monos y otros cuentos alrededor del póquer” (2000) kontakizun liburukiak argitaratu ditu. Eleberrien artean “El oro de los carlistas” (2001), “Alacranes en su tinta” (2002), “La cuenta atrás” (2004), “Voracidad” (2006), –2007ko Euskadi Literatur Saria–, eta “Ostras para Dimitri” (2012) aipa daitezke. Une honetan literaturan aritzen da, eta El Correon eta Vocento taldeko beste egunkari batzuetan argitaratzen ditu bere zutabeak. 2010etik Ja! Bilbao Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdia zuzentzen du.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako liburutegiaren barruan, helburu nagusi liburuaren eta literaturaren garapena eta sustapena dituen gunea da