BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK DOLORES REDONDOREN LA CARA NORTE DEL CORAZÓN AZKEN ELEBERRIAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU OSTEGUNEAN, URRIAREN 10EAN

Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30etik aurrera, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. César Cocak aurkeztuko du. Streaming-ez jarraitu ahal izango da: www.kulturguneatb.eus

 

Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Dolores Redondo idazlearen La cara norte del corazón (Destino arg.) azken eleberriaren aurkezpen ekitaldia jasoko du ostegun honetan, urriaren 10ean. Lan horrekin, egilea Baztango unibertsora itzuliko da berriro. Topaketa arratsaldeko 19:30ean hasiko da, Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoan, eta sarrera librea izango du aretoko leku guztiak bete arte. César Coca kazetariak aurkeztuko du. Ekitaldia streaming-ez eskainiko da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.

La cara norte del corazón 2005ean dago girotuta, Baztan harana astindu zuten krimenak baino askoz lehenago. Hogeita bost urteko Amaia Salazar gaztea, Foruzaingoko inspektoreordea, Europoleko polizientzako truke ikastaro batean ari da parte hartzen FBIren Akademian, Estatu Batuetan. Ikastaroa Aloisius Dupree ikerketa unitatearen buruak ematen du. Probetako batean, “konpositorea” deitzen duten serie hiltzaile baten kasu erreala aztertzen da. Beti ere hondamendi natural handiak ematen direnean aritzen da, familia osoak erasotuz eta ia liturgiakoa den eszenan jartzea jarraituz.

Amaia, ezustean, New Orleansera eramango dituen ikerketa taldeko kide bilakatuko da, bertako historiako urakan gogorrenaren bezperatan, hiltzaileari aurre hartzen ahalegintzeko. Baina Engrasi izebak Elizondotik egingo dion deiak haurtzaroko mamu guztiak piztuko dizkio, berriro ere beldurraren eta oroimenen aurrean jarriz.

Dolores Redondo (Donostia, 1969) Baztango Trilogiaren, azken urteetan gaztelaniaz idatzitako literatura fenomeno garrantzitsuenetako baten, egilea da. Trilogia horren hiru liburuak El guardián invisible, Legado en los huesos eta Ofrenda a la tormenta, bi milioi irakurle baino gehiagorengana heldu dira. El guardián invisible argitaratu ondoren, kritikak gure herrialdeko noir izenekoaren proposamen orijinalen eta indartsuenen artean jarri zuen, eta eleberri bakoitza kaleratu ahala kritikak txalotzen jarraitu du. Trilogiaren ondoren, 2016ko Planeta Saria irabazi zuen Todo esto te daré etorri zen. Gaur egun, mundu osoko 36 argitaletxe baino gehiagok argitaratu dituzte bere lanak.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bilboko Udalak Bidebarrietako liburutegiaren barruan duen gunea da, eta bere helburu nagusia liburuaren eta literaturaren garapena eta sustapena da.