BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK DATORREN ASTELEHENEAN, HILAK 27, “LA REBELIÓN DEL ÁNGEL”, AURKEZTUKO DU, BLAS DE OTEROREN LEHEN BIOGRAFIA ILUSTRATUA

  • Aurkezpen honetan Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantzako zinegotziak parte hartuko du. Berarekin batera izango dira José Fernández de la Sota, liburuaren gidoilaria eta Blas de Otero Fundazioaren zuzendaria; Pablo Gallo, margolari eta liburuaren ilustratzailea; eta Beñat Arginzoniz, “El Gallo de Oro” argitaletzearen editorea.

  • Hitzordua 19:00etan hasiko da Liburutegiko Areto Nagusian.

(Bilbao, 2023ko otsailaren 21).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak OTSAILAREN 27AN, ASTELEHENA, “La Rebelión del Ángel” liburua, Blas de Oteroren lehen biografia ilustratua aurkeztuko du.

Aurkezpen honetan Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantzako zinegotziak parte hartuko du. Berarekin batera izango dira José Fernández de la Sota, liburuaren gidoilaria eta Blas de Otero Fundazioaren zuzendaria; Pablo Gallo, margolari eta liburuaren ilustratzailea; eta Beñat Arginzoniz, “El Gallo de Oro” argitaletzearen editorea.

  • Aurkezpena 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.

Blas de Otero XX. mendearen bigarren erdiko poeta garrantzitsuenetako bat izan zen. Gerraosteko espainiar poesia berritu eta diktadura frankistaren aurkako borroka kulturala gorpuztu zuen. “La rebelión del ángel” liburuak “Pido la paz y la palabra” liburuaren egilearen bertsoen, adierazpenen eta memoria idatziaren bidez, lehenik eta behin, poeta baten bizi-ibilbide zaila zeharkatzen du, zeinak, egun batean, bere egia guztiak erre eta kalera jaitsi baitzen “idazten hitz egitera”. Espainiako zelaiak, Parisko kaleak, Sobietar Batasuna, Txina eta Kuba izango dira iraultzen, gerren, diktaduren eta abarren arteko bakearen bila dabilen nahaspila honen eszenatokiak. Eta buruko gaixotasunaren enbatak.

José Fernández de la Sota (Bilbo, 1960) hogei bat libururen egilea da, poesia, narratiba eta saiakeraren artean. Birritan -1997an eta 2010ean- Euskadi Literatura Saria jaso du.

2011n Poesia Sari Nazionaleko finalista izan zen “Travesía de Bilbao” liburuarekin. Bere lanen artean poema-liburu hauek nabarmentzen dira: “Te tomo la palabra” (Alonso de Ercilla Saria eta Kritikaren Sari Nazionaleko finalista), “Todos los santos” (Antonio Machado Nazioarteko Saria), “Cumbre del mar” (Alfons el Magánim Saria), “Vacilación”, “Aprender a irse” (Ciudad de Córdoba Saria) eta “Elefantes blancos”, “Negrita con diamantes” eta “Suerte de perro” (Cortes de Cádiz Sari Iberoamerikarra) kontakizunen liburukiak. 2009an “Juan Larrea, versión terrestre” saiakera biografikoa argitaratu zuen. “Pido la paz y la palabra” film luze dokumentala zuzendarikide izan zen eta bere obraren zati bat frantsesera, portugesera, errusierara eta arabierara itzuli da.

Pablo Gallo (A Coruña, 1975) marrazkilaria eta margolaria da. Hainbat sari jaso ditu bere margolanengatik, eta 1995az geroztik erakusketa-lan etengabea egiten ari da. “Manual de ruleta rusa” (Aristas Martínez, 2015), “Hiperhíbridos” (El Gaviero Ediciones, 2011) liburuen egilea da eta “El libro del voyeur” (Ediciones del Viento, 2010) antologiaren koordinatzailea. 2014an, “Sesiones psicográficas” zuzenean egiten hasi zen, Iago Alvite musikariaren inprobisazio espektralak entzun eta emaitza proiektatzen den bitartean itsu-itsuan marrazten dituen performance sorta.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.

  • Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte.

  • Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.

SARE SOZIALAK

www.bilbaokultura.eus

Aurkezpen honetan Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantzako