BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, CARLOS RILOVA JERICÓ HISTORIALARIAREN “TODOS MIS FUTUROS SON CONTIGO” LIBURUAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU ASTELEHENEAN

Aurkezpena Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Sarrera librea izango da leku guztiak bete arte.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturgunea espazioak, Carlos Rilova Jericó historialariaren “El Waterloo de los Pirineos” liburuaren aurkezpen ekitaldia jasoko du datorren astelehenean, EKAINAREN 15ean. Topaketa Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:00etan, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Joseba Agirreazkuenaga UPV/EHU-ko Historia Garaikide katedradunak hartuko du parte.

Datorren ekainaren 18an Waterlooko guduaren bigarren mendeurrena ospatuko da, eta hori dela eta, azken hilabeteetan, gertakari historiko hori hainbat ikuspegitatik lantzen duten liburuak agertzen ari dira. Carlos Rilova (Donostia, 1967) historialariak bat egin du korronte horrekin, eta Espainiak Napoleonen porrotean bete zuen lekuaren ikuspegi berria eskaintzen du, San Telmo Museoaren Adiskideen Elkarteak argitaratu duen “El Waterloo de los Pirineos” liburuaren bitartez.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegian dagoen gunea da, eta bere helburu nagusia liburua eta literatura sustatzea da.