BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK CARLOS AURTENETXEREN “SER EL YO DE NADIE” LIBURUAREN AURKEZPENA HARTUKO DU ABENDUAREN 9AN

  • Egilearekin batera, Blas de Otero Fundazioko zuzendari José Fernández de la Sota eta Juan Manuel Uria poeta izango dira.

  • Hitzordua 19:00etan hasiko da Liburutegiko Areto Nagusian.

(Bilbo, 2022ko abenduaren 1a).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak Carlos Aurtenetxeren “Ser el yo de nadie. Antología Poética” izeneko liburua aurkeztuko du ABENDUAREN 9AN, OSTIRALA. Egilearekin batera, Blas de Otero Fundazioko zuzendari José Fernández de la Sota eta Juan Manuel Uria poeta izango dira. Hitzordua 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.

Carlos Aurtenetxe euskal poetak antologia honetan bere obraren funtsezko zutabeetan barrena ibilbide bat egiten du, bere osotasunean arkitektura hipnotikoa osatzen. Bere liburuak ez dira piezen batuketa bat, baizik eta diskurtso intelektual eta fisikoa aldi berean. Obra guztiz intuitiboa eta espirituala.

Carlos Aurtenetxe (Donostia, 1942) Euskal Herriko poeta funtsezkoen arteko bat da eta, antologia honetan, ibilbide bat egiten du bere obraren oinarri funtsezkoen artetik. Esan izan da Aurtenetxeren poesiak arkitektura hipnotiko bat eratzen duela. Arnasketa mental makina gisako eta senezko bat irudikatzen duen egitura bat. Haren liburuak ez dira pusken batuketa bat, baizik eta esperientzia estetiko bat. Ser el yo de nadie liburuan, irakurleek aukera dute egile bat ezagutzeko eta harekin trebatzeko; egile bat Jorge Oteiza eta Eduardo Chillida artistekin ere, besteak beste, aritu zena elkarrizketan

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.

  • Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte.

  • Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.

SARE SOZIALAK

www.bilbaokultura.eus

#BILBAOGABONAK