BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK “CAFÉ VOLTAIRE” EKIMENAREN BESTE HITZORDU BAT JASOKO DU ASTEAZKENEAN, AZAROAREN 27AN, EGUNEROKO GAIEI BURUZ EZTABAIDA LASAIRAKO ETA ONDO ARGUMENTATURAKO LEKUA EMAN GURA DUEN PROGRAMA

• “¿Por qué tenemos que cumplir la ley?” izena eramango duen hirugarren hitzorduan Julia Saurí magistratu eta Jueces para la Democracia erakundearen Bizkaiko bozeramalea eta Zuzenbide Zibilean eta Zigor Zuzenbidean 2019ko Abokatu Onena izan den Kenari Orbe abokatua arituko dira. 19:30an hasiko da, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte.

• Streaming-ez eskainiko da www.kulturguneatb.eus wegunearen bitartez

Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak “Café Voltaire” programaren beste hitzordu bat jasoko du asteazkenean, azaroaren 27an. Programaren xedea, egunerokotasunarekin, pertsonen ardurekin, erlazionatutako gaiak eztabaidatuko diren lekua eskaintzea da, baina ondo informatuta, lasai, edukazioz, argumentatuta, zaratatik urrun eta solasaren plazerra errebindikatuz, liburutegiek euren barruan duten liburuaren kulturatik bereizi ezina.

“¿Por qué tenemos que cumplir la ley?” izena eramango duen topaketa Iñaki Esteban kazetariak moderatuko du, eta bertan hauek izango dira protagonistak: Julia Saurí, Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko epailea, Jueces para la Democracia erakundearen Bizkaiko bozeramailea, eta Kenari Orbe, 2019ko abokatu onena aukeratutakoa Acquisition International – Legal Awards izenekoetan, zuzenbide zibilean eta zigor zuzenbidean. Ekitaldia 19:30ean hasiko da, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte.

Sarri askotan, legea, zigorra saihesteko bete behar den kanpoko inposizio gisa ikusten da. Baina sistema demokratikoetan, legeak, aukeratu ditugun ordezkariak dauden parlamentuetatik datoz, eta, beraz, horiekin jarraitzeko edo aldatzeko ardura ere badaukagu. Gaur egun, legearen eremuarekiko erresistentzia handienak aplikazioaren gainekoak dira, agian legearen benetako eta eguneroko funtzionamenduaren gaineko irudia desitxuratzen duten oso kasu mediatikoen eraginarengatik.

Hitzordu berria gai hauei erantzuten saiatuko da: Alde handiak al daude epaileen artean legea aplikatzeko orduan? Ala ez dago horrenbesteko tarterik interpretaziorako? Zein leku eta zein balio eman behar zaio herri epaimahaiari? Zelan egiten da defentsa estrategia bat? Pertsona arruntek abokatu bat ordaindu al dezakete? Planteamendu horietatik abiatuta, gonbidatuek bizitzaren garapenari mugak jartzeaz gain, eskubideak baliatzean segurtasuna ere ematen duen gaiari buruz hitz egingo dute.

Bidebarrieta Kultugunearen programak filosofo frantses ezagunetik hartzen du izena, ilustrazioan ideien eta iritzien trukaketak izan zuen eraginari buruzko ezinbesteko erreferentzia. Solasaldia ikus-entzuleentzat gai eta ikuspegi berriak aurkitzeko gai izan dadin, ezinbestekoa da jakituria eta esperientzia duten pertsonak izatea. Programak jarraipena izango du Bidebarrieta Kulturgunearen agendaren barruan, hiru hilabetez behin topaketa bat eskainiz.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako Liburutegian dagoen literaturaren eta ezagutza humanistaren eta zientifikoaren hedapenerako gunea da.