BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK “CAFÉ VOLTAIRE” EKIMENAREN BESTE HITZORDU BAT JASOKO DU ASTEARTEAN, EGUNEROKO GAIEI BURUZ EZTABAIDA LASAIRAKO ETA ONDO ARGUMENTATURAKO LEKUA EMAN GURA DUEN PROGRAMA

“El dinero: utilidad y obsesión” izena eramango duen hirugarren hitzorduan Manfred Nolte ekonomialari eta Deusto Business School-eko irakaslea eta Cristina de la Cruz filosofo eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea elkartuko dira. 19:30an hasiko da, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte.

Streaming-ez eskainiko da www.kulturguneatb.eus wegunearen bitartez

 

Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak “Café Voltaire” programaren beste hitzordu bat jasoko du asteartean, maiatzaren 28an. Programaren xedea, egunerokotasunarekin, pertsonen ardurekin, erlazionatutako gaiak eztabaidatuko diren lekua eskaintzea da, baina ondo informatuta, lasai, edukazioz, argumentatuta, zaratatik urrun eta solasaren plazerra errebindikatuz, liburutegiek euren barruan duten liburuaren kulturatik bereizi ezina.

“El dinero: utilidad y obsesión” izena eramango duen hirugarren topaketa Iñaki Esteban kazetariak moderatuko du, eta bertan, diruaren erabilerak gure ezaugarriak markatzen dituen eta gure desioak osatzen eta erakusten dituen eta pertsona zuhur, arduratsu edo ausartegi gisa agertzen gaituen modua landuko da. Tresna gisa dirua erosteko eta negoziatzeko erosoa izan badaiteke, zor gisa lauza baten pisua izan dezake, eta enpresak eta gure bizitzak porrotera bidali. Gerrak diruarekin eta dirua lortzeko egiten dira, baina giza laguntzak ere dirua behar du. Baliabideak beharrezkoak dira edozein jarduera aurrera eramateko. Horregatik, egoera txarrena dirurik ez edukitzea da.

Hitzorduaren protagonistak hauek izango dira. Alde batetik Manfred Nolte Ekonomia Zientzietan Doktore eta Deusto Business School-eko irakaslea, BBKko zuzendari nagusi ohia eta gobernuz kanpoko zenbait erakundetan aritzen dena. Eta bestetik, Cristina de la Cruz filosofo eta Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Nazioarteko Harreman eta Giza Zientzien Saileko irakaslea. Bere ikerketa esparru nagusia filosofia politikoa da, eskubide ekonomikoetan eta sozialetan, teoria kritiko feministetan, desberdintasunean eta subordiskriminazioan sakonduz.

Bidebarrieta Kultugunearen programa berriak filosofo frantses ezagunetik hartzen du izena, ilustrazioan ideien eta iritzien trukaketak izan zuen eraginari buruzko ezinbesteko erreferentzia. Solasaldia ikus-entzuleentzat gai eta ikuspegi berriak aurkitzeko gai izan dadin, ezinbestekoa da jakituria eta esperientzia duten pertsonak izatea. Programak jarraipena izango du Bidebarrieta Kulturgunearen agendaren barruan, hiru hilabetez behin topaketa bat eskainiz.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako Liburutegian dagoen literaturaren eta ezagutza humanistaren eta zientifikoaren hedapenerako gunea da.