BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK BILBOREN HISTORIARI BURUZKO SINPOSIOAREN EDIZIO BERRIA JASOKO DU AZAROAREN 23AN ETA 24AN

Liburutegiko ekitaldi aretoak, Eusko Ikaskuntzarekin batera antolatu den eta aurten oroimeneko lekuei eta ibilbideei buruzkoa izango den Bilboren Historiari buruzko Sinposioaren edizio berria jasoko du ASTELEHENEAN eta ASTEARTEAN.

Bidebarrieta Kulturguneak, Eusko Ikaskuntzarekin batera antolatu den eta aurtengo edizioan “Oroimeneko lekuak eta ibilbideak. Bilbori buruzko Museoa” izenburua daraman Bilbori buruzko historia XIX. Sinposioa jasoko du AZAROAREN 23an eta 24an.

Topaketak hogei aditu eta ikerlari baino gehiagoren partaidetza izango du, eta helburua, gaur egungo bilbotarren eguneroko bizitzako parte diren, baina Hiriaren historiaren parte ere badiren, lekuei eta ibilbideei buruzko arreta piztea da.

Sinposioa astelehenean hasiko da, arratsaldeko 18:00etan, liburutegiko ekitaldi aretoan. Inaugurazio hitzaldia Marcello Verga Florentziako Unibertsitateko irakasleak eskainiko du, eta hiriko museoei, udal tradizioei eta historia globalarekin uztartzeko moduari buruzko bere ikuspegia azalduko du. Ondoren, topaketaren lehenengo saioa izango da. Saio horretan, bertako lau ikerlarik, Bilboren historiako funtsezko alderdiak eta lekuak aztertuko dituzte, egungo Berreginen Museoa edo San Antongo zubi zaharra, beste batzuen artean.

Asteartean, azaroaren 24an, saioak arratsaldeko 17:00etan hasiko dira, udalerriaren historiaren bederatzi ikuspegi azalduko dituen lehenengo topaketarekin. Erdi Aroko harresiaren eraikuntzatik hasi, Areatzaren lehen eraldaketatik igaro eta XX. mendean izandako aldaketa handiekin amaitu –ez hirigintzakoak soilik, baita gizarte eta politika mailakoak ere–. Azken saioak hiriaren bi alderdi oso zehatz ezagutzeko aukera emango die hurbiltzen diren guztiei, bata erlijioarekin erlazionatutakoa, eta bestea zinearekin lotutakoa.

Eusko Ikaskuntza Sinposioa urtero burutzen da 1996tik Bidebarrieta Kulturgunea kultura espazioan, Eusko Ikaskuntzak berak eta Bilboko Udaleko Kultura Sailak antolatuta, Bilboren eta Euskal Herriaren historiari buruzko zenbait atal era monografikoan lantzeko, gure historian sakontzeko eta berau kontserbatzeko helburuz.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako liburutegiaren barruan, helburu nagusi liburuaren eta literaturaren hedapena duen gunea da.