-
Hitzaldia Julián Estévez Sanz Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan Ingeniaritza Mekanikoko Departamentuko irakaslea, Informatika Ingeniaritzan doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko Adimen Konputazionaleko Taldean ikertzailea emango du.
-
Hitzaldiaren izenburua “Droneak: mendeetako ametsak eta orainaldiko erronkak” izango da.
-
Hitzordua 19:00etan hasiko da Liburutegiko Areto Nagusian
(Bilbo, 2023ko otsailak 23) Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak ASTEAZKENEAN, MARTXOAK 1, Bidebarrieta Zientifikoa zikloaren hitzordu berri bat hartuko du. Hitzordua Julián Estévez Sanzek emango du, Ingeniaritza Mekanikoko Departamentuko irakaslea Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan, Informatika Ingeniaritzan doktorea eta UPV/EHUko Adimen Konputazionaleko Taldeko ikertzailea.
Hitzordua, “Droneak: mendeetako ametsak eta orainaldiko erronkak” izenekoa, Bidebarrieta Liburutegiak eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak bultzatzen dute.
-
Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian izango da arratsaldeko 19:00etan.
Azken urteotan ohikoa bihurtu da zeruan droneak ikustea. Lanari zein aisialdiari lotutako tresna gisa normalizatu dira gure inguruan. Are gehiago, adimen artifizialarekin batera, droneekin erlazionaturiko teknologia aipatuenen artean dago azken urteetan.
Droneak, urruneko kontrolaren bidez gidatzen diren aireontziak, hainbat funtzio dituzten tresnak dira, hala nola, aire-zaintzarako, janariaren zein odol-poltsen garraiorako edo gerrarako arma bezala erabiltzen dira. Paradoxikoki, antzinako zibilizazioek amesten zuten bezala aireko espazioa menderatzea lortu denean, teknologia mota horren balizko gorakadak erronka ugari ekarri dizkio gizarteari.
Julián Estévez Sanz UPV/EHUko Ingeniaritza Mekanikoko Saileko irakaslea da Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan, Informatika Ingeniaritzan doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko Adimen Konputazionala Taldeko ikertzailea da.
2021etik aurrera, Adimen Artifiziala Hezkuntzan Aplikatzeko Europako Batzordearen aditu taldeko kide da. Gainera, hainbat enpresekin kolaboratzen du robotikako eta datuen analisirako proiektuetan. Urteak dira droneek eta horien aukerek erakarri zutela eta horretara bideratu du bere ikerketaren esparru handi bat azken urteetan. Zientzia eta teknologiaren dibulgatzaile aktiboa da sare sozialetan, prensa eta ekitaldi publikoetan.
BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.
-
Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte.
-
Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.
SARE SOZIALAK: