BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK BESTE HITZALDI BAT EMANGO DU ASTELEHENEAN, HILAK 9, “KULTURA ETA PENTSAMENDUA” ZIKLOAREN BARRUAN

  • Astelehenean,  hilak 9,  Laura Herrero Filosofiako doktoreak emango du jardunaldia.

(Bilbon, 2022ko maiatzaren 6an).- Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturguneak ASTELEHENEAN MAIATZAREN 9an ospatuko du beste hitzordu bat “Kultura eta Pentsamendua” zikloaren edizio berriaren barruan. Datorren asteleheneko hitzordua 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian “Todo y nada se derrumba izenburupean..

Patxi Lanceros Filosofian Doktoreak aurkeztuta, oraingo honetan, zikloaren barruko topaketak guden ingurukoak izango dira, historian eta memorian izan duten kudeaketaren ingurukoak.

Edizio honetako jardunaldiek “Declaraciones de guerra” izenburuarekin, fenomenoari pentsamendu zorrotzenetik heldu nahi diote: gerra bera, baina baita gatazka mota guztiak ere, eta gudak historian eta memorian duen kudeaketa ere, gerra ez baita garaipenarekin, porrotarekin edo armistizioarekin amaitzen.

Astelehenean, hilak 9, Laura Herrerok hitzaldia emango du irakasle eta ikertzaile gisa duen esperientziatik abiatuta, eta bere lanean indarkeria eta gerra, gaizkiaren eta izugarrikeriaren egoerak jorratuko ditu. Herrero ahots baimendua da, duela gutxi arte ahots nagusiki maskulinoek betetzen zuten esparru batean.

Laura Herrero (Madril, 1980) Filosofian lizentziatua da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Doktorego ikasketak egin zituen unibertsitate horren eta Berlingo Eberhard Karls de Tübingen eta Freie unibertsitateen artean. Gaur egun, irakasle elkartua da Complutense Unibertsitatean, eta Filosofia Fakultatean eta Geografia eta Historia Fakultatean irakasten du. Bere ikerketa- eta argitalpen-ildoek, alde batetik, XVIII. mendeko Alemaniako Filosofiaren hariari jarraitzen diote, Kantetik abiatuta, eta, bestetik, egungo migrazio- eta politika-problematika in situ aztertzen eta lantzen dute. Azken urteotan, Carlos III.a Osasun Institutuarekin eta Espainiako Bioetika Batzordearekin lotutako hainbat etika-batzorderi laguntza teknikoa ematen aritu da.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegian kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatzea eta sustatzea dago.

  • Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte. 
  • Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Kulturgunea Telebista webgunean. 

SARE SOZIALAK

www.bilbaokultura.eus