- “De lo terrible a lo jocoso. El diablo y la propagación del miedo” izenburupean, hitzaldia Maria Jesus Zamorak emango du, filologia hispanikoan doktore eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakasleak.
- Hitzordua 19:00etan hasiko da Bidebarrieta Liburutegiko Areto Nagusian.
- Sarrera librea izango da leku guztiak bete arte, baina ezinbestekoa da doako gonbidapenetako bat eskuratzea. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da, www.kulturguneatb.eus webgunearen bidez.
(Bilbon, 2021eko maiatzaren 20an).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak “Kultura eta pentsamendua” zikloaren barruan hitzaldi bat eskainiko du ASTELEHENEAN, MAIATZAK 24, Bidebarrieta Liburutegiko Areto Nagusian. Edizio honetan, beldurra da ardatza. Hitzaldiaren izenburua “De lo terrible a lo jocoso. El diablo y la propagación del miedo” da eta Maria Jesus Zamorak, filologia hispanikoan doktore eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakasleak emango du.
“DE LO TERRIBLE A LO JOCOSO. EL DIABLO Y LA PROPAGACIÓN DEL MIEDO”
XVII. mendeko Espainian, irudi makur eta izugarri bat altxatu zen munduaren gainetik, gizartea mehatxatzen zuen gaitza laburbiltzeko. Deabrua jasandako minaren sustatzaile eta eragile bihurtu zen. Bizitzaren garestitasuna, miseriaren hedapena eta gaixotasunen zabalkuntza dira garai hau markatu zuten hiru ezaugarriak. Norbaiti egotzi behar zitzaion hainbeste zauri irekiren errua, eta nor hobeto, deabrua baino? Haztegi honen aurrean, izaki boteretsu eta beldurgarri batean metamorfoseatzen joan zen Satan.
Beregan ekintza zital eta gaitzesgarriak kondentsatu ziren, jainkotiarrak eta onberak Jainkoarengan ezarriz. Horrela, kreazioaren barruan beharrezko izaki bihurtu zen, hura gabe ez baitlizakete ez arriskurik ez tentaziorik izango.
María Jesús Zamorak obra ugari ditu, eta hurrungo hauek nabarmentzen dira: “El cuento inserto en tratados de magia (Siglos XVI y XVII)” (2005) eta “Artes maleficorum. Brujas, magos y demonios en el Siglo de Oro (2016)”. Gainera, “Espejo de brujas. Mujeres transgresoras a través de la historia” (2012), “Japón y España: acercamientos y desencuentros (siglos XVI y XVII)” (2012), “La mujer ante el espejo: estudios corporales” (2013), edo “Cruces y áncoras. La influencia de Japón y España en un Siglo de Oro global” (2020) liburukien editorea da.
BIDEBARRIETA KULTURGUNEA kulturari eskainitako gunea da Bidebarrietako liburutegiaren barruan. Kultura, literatura eta zientzia garatzea eta sustatzea du helburu.
SEGURTASUN NEURRIAK
Hitzaldi honetara joateko ezinbestekoa da www.bilbaokultura.eus/bidebarrietakulturgunea webgunean eskuragarri dauden doako gonbidapenetako bat erreserbatzea.
Egungo egoeraren ondoriozko segurtasun neurriak direla eta, aretoko ateak 18:15ean irekiko dira, bertaratutakoak beren aulkietan egokitzeko. Ezin bada parte hartu, hitzordua streaming bidez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunean. Une bakoitzean indarra duten babes eta higiene neurriak zorrotz beteko dira. Era berean, ekitaldia egiten den bitartean maskara erabili beharko da.
Unean-unean indarrean dauden babes- eta higiene-neurriak zorrotz beteko dira. Era berean, ekitaldian zehar maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
Hitzordu hau #BILBAOUDABERRIA2021en programazioaren parte da, udaberrian hiria aisialdi eta kultura planez betetzen duen udal ekimena.
SARE SOZIALAK:
∙ Bilbao Udala: FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
∙ Bilbao Kultura: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
#BILBAOUDABERRIA2021