BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK ASTEAZKENEAN, HILAK 2, “BIDEBARRIETA ZIENTIFIKOA” ZIKLOAREN BESTE HITZORDU BAT EGINGO DU KIMIKA ZIRKULARRARI BURUZKO HITZALDI BATEKIN

 Hitzaldia Javier García Martínezek emango du, Kimikan doktorea eta Kimika Ez-organikoan katedraduna Alacanteko Unibertsitatean.

 Hitzordua 19:00etan hasiko da Liburutegiko Areto Nagusian.

(Bilbo, 2022ko urriaren 28a).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak “Bidebarrieta Zientifikoa” zikloaren hitzordu berri bat hartuko du ASTEAZKENEAN, AZAROAK 2, Javier García Martínez kimikan doktore eta Alacanteko Unibertsitateko Kimika Ez- organikoko katedradunaren eskutik.

Hitzaldia, “Kimika zirkularra: nola eraiki ekonomia berri bat eskala molekularrean” izenburupean, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak bultzatua, Bideberrietako Liburutegiko Areto Nagusian izango da, eta 19:00etan hasiko da.

Ekonomia zirkularra, denboran zehar, klima-aldaketaren egungo eta etorkizuneko ondorioei aurre eginez, hazkunde jasangarria sustatzen duen ekoizpen eta kontsumoko eredua da. Baliabideen optimizazioa eta lehengaien kontsumoaren murrizketa sustatzen ditu, besteak beste, baita hondakinen aprobetxamendua ere, hondakinak birziklatuz edo bizitza berri bat emanez produktu berriak sortzeko. Egun, era guztietako materialak birziklatzen dira, batzuk besteak baino arrakasta handiagoarekin. Hala ere, gizarteak arlo honetan aurrera egin duen arren, material konposatuen eta bestelako hondakinen birziklapenak erronka izaten jarraitzen du.

Mundu mailako arazoa da, izan ere, zenbait birziklatze-zikloren ondoren gero eta zailagoa da hondakinei bizitza berri bat ematea, zikinkerien pilaketaren eta propietateen galeraren ondorioz. Ildo horretan, ekonomia zirkularrak eraginkorra izaten jarrai dezan, beharrezkoa da berrerabilitako materialek planteatzen dituzten arazoei heltzea, eta kimika zirkularra soluzio bideragarria izan daiteke horretarako.

Kimikan doktoratutako Alacanteko Unibertsitateko Kimika Ez- katedraduna da. 2022ko urtarrilaz geroztik, Kimika Puru eta Aplikatuaren Nazioarteko Batasuneko (IUPAC) presidentea da, postu horretara iritsi den lehen espainiarra delarik. Zientziaren aldeko Gadea Fundazioko patroia ere bada, eta 2022ko

ekainean Ohorezko Errioxarraren titulua eman zion Errioxako Autonomia Erkidegoak.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.

 Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte.

 Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.

SARE SOZIALAK:
 BILBAO UDALA: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM

www.bilbaokultura.eus