BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, METEOROLOGIATIK ABIATUTA, ALDAKETA KLIMATIKOAREN INGURUKO “GAURKOTASUNAREKIN TOPAKETAK” ZIKLOKO MINTZALDIA ESKAINIKO DU BIHAR

  • Elkarrizketa honetan Onintze Salazar meteorologo eta EITBko Eguraldia saioko aurkezleak eta Arnaitz Fernandez TVEko aurkezle eta meteorologoak hartuko dute parte. Dani Alvarez eta Mikel Reparaz kazetariak izango dituzte lagun.
  • Hitzordua 19:00etan hasiko da Liburutegiko Areto Nagusian.

 

(Bilbon, 2021eko azaroaren 9a).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak “Gaurkotasunarekiko topaketak” zikloko hitzordu berri bat hartuko du BIHAR, AZAROAK 10. Hitzordua 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.

 

Oraindik Glasgowko biltzarrean gaudela, topaketa honetan larrialdi klimatikoa aztertuko da meteorologiaren ikuspegitik: eguraldiaren eta klimaren arteko aldeak, gertatzen diren aldaketak eta nola neurtzen diren, neurtzeko zer tresna eta sistema erabiltzen diren erreferentzia izan daitezen; aldaketa horiek ingurumenean eta habitat jakin batzuetan duten eragina.

 

Bertan parte hartuko duten gonbidatuak fisikoak dira, meteorologo eta aurkezleak gain: Onintze Salazar EITBko Eguraldia saioan aurkezlea da; eta Arnaitz Fernandez TVEn. Dani Alvarez eta Mikel Reparaz kazetariak izango dituzte lagun. 

 

“Gaurkotasunarekiko topaketak” dibulgazio-zikloa da, eta, zorroztasunetik abiatuta, akademizismotik ihes eginez gori-gori dauden gaiak sakon aztertu nahi dira. Horretarako, gai bakoitzean adituak diren pertsonak daude, gai horiek buruz ahalik eta modu didaktiko eta errazenean eztabaidatuko dutenak.

 

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA kulturari eskainitako gunea da, Bidebarrietako liburutegiaren barruan. Kultura, literatura eta zientzia garatzea eta sustatzea du helburu.

 

Sarrera doakoa eta librea da leku guztiak  bete arte. Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunean. 

 

Euskadin Covid-19ko pandemiaren ondoriozko osasun-larrialdiko egoera amaitu ondoren, eta kontuan hartuta zer prebentzio-neurri mantentzen diren, Bidebarrieta Kulturgunean antolatutako ekitaldietarako edukiera esparruaren edukieraren %100 da, eta maskara erabiltzea nahitaezkoa da oraindik ere. 

SARE SOZIALAK

 

 

www.bilbaokultura.eus

#BILBAOUDAZKENA2021