-
Dani Alvarezek eta Mikel Reparazek gidatutako topaketa honetan Ziortza Karranza psikologo, sexologo eta Gurenduz Zentroko zuzendariak parte hartuko du.
-
Topaketa 19:00etan hasiko da Liburutegiko Areto Nagusian.
(Bilbao, 2022ko urtarrilaren 16).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak, URTARRILAREN 23AN, ASTELEHENA, “Gaurkotasunarekiko Topaketak” zikloaren hitzordu berri bat hartuko du, Dani Alvarezek eta Mikel Reparazek gidatutako zikloa.
Hitzordua, “La generación (fallida) de la igualdad” izenpean, 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian eta Ziortza Karranza psikologo, sexologo eta Gurenduz Zentroko zuzendariak hartuko du parte.
“Gaurkotasunarekiko topaketak” dibulgazio-zikloan, zorroztasunetik abiatuta, gai gori-goriak sakon aztertu nahi dira, akademizismotik ihes eginez. Horretarako, gai bakoitzean adituak diren pertsonak egongo dira, gai horiei buruz ahalik eta modu didaktiko eta arinenean eztabaidatzeko.
Oraingo honetan, arreta azken asteetako zifra negargarrietan jarriko da, emakumeen aurkako indarkeriak gaur egungo gizartean lehen mailako arazoa izaten jarraitzen duela baieztatzen baitute. Matxismoaren adierazpenik latzena oso gazteen artean ere agertzen da, belaunaldi berriak benetako berdintasunekoak izango liratekeela dioen ideal hori baztertuz.
Ziortza Karranza psikologo eta sexologoak genero indarkeriatik bizirik atera direnekin lan egiten du, baita gazteekin ere, eta arazoari aurre egiteko errezetak proposatzen ditu. Gainera, bere lehen eleberria argitaratu berri du, “Aromas”, non, eskuliburu psikologiko gisa baina kontakizun formulan, depresioa, dolua eta suizidioa bezalako arazoak agertzen diren. Eta, horiek guztiak, genero-indarkeria ardatz hartuta.
BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.
-
Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte.
-
Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Kulturgunea Telebista webgunean.
SARE SOZIALAK
- BIDEBARRIETA KULTURGUNEA: YOUTUBE