BIDEBARRIETA KULTUGUNEAK ARTEA ARDATZ IZANGO DUEN “MATEMATIKA EGUNEROKO BIZITZAN” ZIKLOAREN EDIZIO BERRI BAT HARTUKO DU OSTEGUNETIK, HILAK 4TIK AURRERA

  • Hitzorduak maiatzaren 4, 11, 18 eta 25ean izango dira, ostegunetan,  19:00etan, Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.
  • Programazioaren helburua matematika publiko orokorrari hurbiltzea da, gizateriaren historian duen garrantzia erakutsiz, gizartearentzat dituzten aplikazioak deszifratuz, artearekin eta kulturarekin dituzten harremanak ezagutuz eta baita haien edertasuna partekatuz.

(Bilbon, 2023ko apirilaren 28an).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak matematika protagonista duen zikloaren edizio berri bat martxan jarriko du: “Matematika eguneroko bizitzan”.

Hitzorduak maiatzaren 4, 11, 18 eta 25ean izango dira, 19:00etan, Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.

Hasiera-hasieratik, programazioaren helburua matematika publiko orokorrari hurbiltzea da, gizateriaren historian duen garrantzia erakutsiz, gizartearentzat izan dituzten aplikazio garrantzitsuak deszifratuz, artearekin eta kulturarekin izan dituzten harreman sakonak ezagutuz eta baita haien edertasuna partekatuz.

Edizio berri hau matematikak artearekin duen harremanean oinarrituko da, eta bereziki, musikarekin, zinemarekin, magiarekin eta arte plastikoekin duen harremanean.

Lehen hitzordua Los objetos matemáticos encontrados del compositor Tom Johnson” izenburuko hitzaldia/kontzertua izango da, maiatzaren 4an. Bertan, Iñigo Ibaibarriaga musikariak eta Raúl Ibáñez matematikariak musikagile minimalista estatubatuar honek bere musika lanak konposatzeko matematika nola erabiltzen duen azalduko dute; Expentia ensembleak, berriz, konpositorearen piezarik ikonikoenetako batzuk joko ditu. 

Maiatzaren 11n, José María Sorando matematikari eta idazleak, “Matemáticas… de cine” hitzaldian, zazpigarren arteari begiratuko dio, begi matematikoekin, film mitiko batzuetan matematikak duen presentziaren eta zenbait zinemagilek zientzia horretaz egin duten erabileraren adibideak erakutsiz.

Zikloak maiatzaren 18an jarraituko du, “Matemagia: principios y fines” hitzaldi/ikuskizunarekin, Carlos Vinuesa mago eta matematikariarena. Zikloa maiatzaren 25ean amaituko da José María Yturralde artistarekin, Arte Plastikoen Sari Nazionala, eta Raúl Ibáñez matematikariak matematikari buruzko elkarrizketa egingo dio, bere obra plastikoan inspirazio iturri eta sorkuntza artistikorako tresna gisa.

  • Hitzordu hauetarako sarrera doakoa eta sarrera librekoa da lekua bete arte 
  • Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.

“MATEMATIKA EGUNEROKO BIZITZAN” ZIKLOAREN  PROGRAMAZIOA 

  • Maiatzak 4, 19:00etan, Bidebarrieta Liburutegiko Areto Nagusian. “Los objetos matemáticos encontrados del compositor Tom Johnson”, Iñigo Ibaibarriaga musikariarekin eta Raúl Ibáñez matematikariarekin.
  • Maiatzak 11, 19:00etan, Bidebarrieta Liburutegiko Areto Nagusian “Matemáticas… de cine” José María Sorando matematikari eta idazlearekin.
  • Maiatzak 18, 19:00etan, Bidebarrieta Liburutegiko Areto Nagusian Matemagia: principios y fines Carlos Vinuesa mago eta matematikariarekin.
  • Maiatzak 25, 19:00etan, Bidebarrieta Liburutegiko Areto Nagusian. “El arte matemático de José María Yturralde”, José María Yturralde Arte Plastikoen Sari Nazionala eta Raúl Ibáñez matematikariarekin.

MATEMATIKA EGUNEROKO BIZITZAN

“Matematikak eguneroko bizitzan” programa Bilboko Udalak, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultateak eta Real Sociedad Matemática Española izenekoak antolatu dute elkarlanean, Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) izenekoaren eta Radio Euskadiren laguntzarekin. Zikloa, Bidebarrieta Zientifikoaren urteko programazioaren barruan dago. Ekimenak beste programa batzuk ere jasotzen ditu “Darwinen Eguna” edo “Emakumeek zientzia egiten dute”, besteak beste, zientzia jende guztiari, era atseginean, zorrotzean eta didaktikoan hurbiltzeko eta egunerokotasuna duten zientziari buruzko gaiak ezagutarazteko helburuarekin. 

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus