SANTANDER – BILBAO - LOGROÑO BERTATIK BERTARA 2024 · PROIEKTU POLTSA
1. PROIEKTU-POLTSAREN HELBURUA
Bilboko, Santanderreko eta Logroñoko Udalak akordio batera heldu dira, harremanak estutzeko eta kultur mailan hiru hirien arteko elkarlana sustatzeko, bai erakundeen artean, bai entitate pribatuen artean.
Akordio horren emaitza da proiektu-poltsa hau, BILBAO – SANTANDER – LOGROÑO 2024 izenekoa. Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza Sailak, Santander Creativa Fundazioak eta Logroñoko Udalak sustatzen dute proiektu-poltsa.
Proiektu-poltsa honen helburu nagusia, egoitza edo jarduera nagusia Santanderreko, Logroño edo Bilboko udalerrietan duten kultur eta sormen-arloko profesionalek, enpresek edo entitateek egiten dituzten proposamenak batzea da. Proposamenok deialdia egiten duten hirien kultur jardueren programazioetan jasoko dira urtean zehar.
Gehienez sei proiektu hautatuko dira poltsaren kontura; eta bakoitzak 15.000 euroko aurrekontua (zergak eta gainerako gastu eta kosteak barne) izango du.
Proiektuok berriak eta gutxienez hiri bietako kultur eragileek elkarlanaren emaitza izango dira. Hiru hirietako eragileek batera planteatutako proiektuak baloratuko dira.
Proiektuak hiru hirietako edozeinetan garatu beharko dira eta lehentasuna izango dute hiri batean baino gehiagotan jarduerak planteatzen dituztenei lehentasuna emango zaie.
2. POLTSAREN EZAUGARRIAK
“Bertatik Bertara 2024” diru-laguntzetarako aurrekontu osoa 90.000 eurokoa izango da eta deialdia egiten duten erakundeetako bakoitzak 30.000 euroko ekarpena egingo du.
Gehienez sei proiektu hautatuko dira. Aukeratutako proiektu bakoitzari 15.000 euroko diru-kopurua esleituko zaio.
Deialdia egiten duten erakundeetako bakoitzak proiektu bi finantzatu eta garatuko ditu.
Proiektuak hautatzeko eskumena izango duen organoa balorazio-batzordea izango da. Sei pertsonak osatuko dute balorazio-batzordea; Bilboko Udalak, Santander Creativa Fundazioak eta Logroñoko Udalak.
3. AURKEZTUKO DIREN PROIEKTUEN EZAUGARRIAK
Aurkezten diren kultur proiektuek xede hauetakoren bat izango dute:
• Hiru hirien arteko harreman iraunkorrak izango dituen kultur sektore profesionala sortzea, iraunaraztea edo aberastea.
• Bilboko, Santanderreko eta Logroñoko kultur programazioa aberasten duten proposamenak sortzea.
• Hiru hirietan jarduerak garatzen dituzten kultur eta sormen arloko profesionalen, enpresen edo bestelako entitateen arteko lan-sareak abian jartzea.
• Proiektuak 2024an garatuko dira.
4. NORTZUEK AURKEZ DITZAKETE PROIEKTUAK?
“Bertatik Bertara 2024” poltsarako proiektuak aurkez ditzakete Langile Autonomoen Erregimen Berezian inskribatutako profesionalek, baita enpresek edo bestelako entitateek ere. Dena dela, horretarako baldintza hauek bete behar dituzte:
• Forma juridikoa edozein izanda, kultur ondasunen sormenean, produkzioan, banaketan edota merkaturatzen jardutea.
• Euren jarduera nagusia Santanderren, Logroñon edo Bilbon egitea eta euren egoitza soziala edo helbide fiskala hiri horietan.
• Enpresak badira; udalen edo toki-erakundeen merkataritza-sozietateak ez izatea; ezta tokiko erakunde autonomiadunak edo tokiko enpresa-erakunde publikoak ere.
Hauexek aurkeztu ahalko dituzte kultur proiektuak:
• Hiri bitako kultur eragile bik.
• Hiri bakoitzeko kultur eragile banak; hots, hiru hirietako hiru kultur eragilek.
Ez da onartuko kultur eragile bakarrak aurkeztutako proiekturik.
Eskatzaile bakoitzak proiektu bakarra aurkez dezake.
5. PROIEKTUAK ETA DOKUMENTAZIOA AURKEZTEKO EPEA
2024ko martxoaren 7ra arte aurkeztu ahalko dituzte proiektuak.
I., II. eta III. eranskinetan zehaztutako dokumentazioarekin batera aurkeztuko dituzte proiektuak posta elektronikoz. Horretarako helbide honetara bidaliko dituzte proiektuak: [email protected]
Proiektuak euskaraz edo gaztelaniaz aurkez daitezke.
Behin proiektuak aurkeztuta, parte-hartzaileei komunikazioak eta jakinarazpenak posta elektronikoz egingo zaizkie.
6. AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
I. Eranskin gisa agertzen den eredu digitala beteta egingo da poltsarako eskabidea. Eredu hori www.santandercreativa.com web-orrian deskarga daiteke. Eskabide-egileak eta, hala badagokio, entitatearen legezko ordezkariak sinatuta bidaliko da eskabidea.
Eskariarekin batera hauexek aurkeztu beharko dira: proiektua (II. Eranskina beteta) eta administrazio-agiriak (III. Eranskinaren araberako erantzukizunezko aitorpena).
- Proiektua
II. Eranskin gisa agertzen den eredu digitalean aurkeztuko da nahitaez. Eredu hori aipatutako web-orrian deskarga daiteke. Datu hauek emateko direnak bete beharko dira:
- Proiektua aurkezten duten edo horretan parte hartzen duten hirietako enpresei, entitateei edo profesional autonomoei buruzko informazio laburra, diru-laguntza zeinek eskatzen duen zehaztuta. Hauek jasota egongo dira informazio horretan: Jardueraren azalpena, dagokien sektorea, eurek sortutako enplegu egonkorrak, misioa eta ikusmoldea.
- Poltsan sartu nahi duten proiektuaren azalpena. Ebaluazioa errazteko, ondoren azaltzen den hurrenkeran epigrafe hauetako informazioa jasoko du proiektuaren azalpenak:
a) Proiektuaren izena.
b) Azalpena.
c) Helburuak.
d) Zein ikuslego edo jasotzailerentzat den (ikuslego-mota edo jasotzaile-motaren azalpena eta proiektua zenbat pertsonarengana heldu denaren estimazioa).
e) Proiektua burutzeko lekuak eta egiaztapena, beharrezkoa izanez gero, proiektuak proposatutako tokien kudeatzaileen oniritzia duela agerian uzteko.
f) Proiektua garatzeko bitarteko materialak eta teknikoak.
g) Proiektuan zuzenean parte hartuko duten profesionalen kopurua.
h) Egutegia.
i) Proiektuaren aurrekontu xehatua eta ataletan desglosatua eta finantzazio alternatibo edo osagarrirako plana.
j) Beste babesle batzuk egonez gero (modu positiboan baloratuko den alderdia), horren egiaztagiriak.
k) Eskabide-egileek, euren ustez, proiekturako garrantzitsua den informazio gehigarria (txostenak, argazkiak, bideoak, etab.).
- Dokumentazio administratiboa (Erantzunkizunerako aitormena)
Eskari eta proiektuarekin batera erantzukizunezko aitorpena ere aurkeztu beharko da. III. Eranskinean dago eta aipatutako web- orrian deskarga daiteke.
7. ESKABIDEEN ONARPENA ETA AKATSEN ZUZENKETA
8. PROIEKTU-POLTSAREN BALORAZIO-IRIZPIDEAK
- Proiektuaren kalitatea, interesa, bideragarritasuna eta berrikuntza (% 40).
- Hiri bitako profesionalen arteko lan-sareak sortzea (% 10) edo hiru hirietako profesionalen arteko lan-sareak sortzea (% 20).
- Proiektua hiri bitan burutzea (% 10) edo hiruretan burutzea (% 20).
- Proposatutako jardueren jasotzaileak izango diren herritarren kopurua (% 10).
- Finantzazio osagarriaren ekarpena (% 10).
9. PROIEKTUEN HAUTAKETA ETA JAKINARAZPENA
Balorazio Batzordeak egindako ebaluazioaren emaitza zehazten duen txostena egingo du, aurreko artikuluan jasotako irizpideak aplikatuta. Horretan hautatu beharreko proiektuak proposatuko ditu.
Deialdia egiten duten hiru erakundeen web-orrietan argitaratuko da txostena.
Hautatu den proiekturen bat, uko egiteagatik edo beste edozein arrazoirengatik, egingo ez dela aurreikusten bada, Balorazio Batzordeak ordezkoen zerrenda proposatu ahal du.
Balorazio Batzordeak proiektuak hautatzeko proposamena egiteko epea, gehienez, hilabete bikoa izango da, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik.
Edonola ere, eskabide-egileei posta elektronikoz jakinaraziko zaie hautatutako proiektuen zerrenda.
Deialdia egiten duten erakundeek deialdiko laguntza guztiak zein batzuk eman barik utz ditzakete.
10. HAUTATUTAKO PROIEKTUAK BEHIN BETIKO ZEHAZTEA ETA KONTRATUAK EGITEA
- Proiektuaren ezaugarriak.
- Proiektuaren azken aurrekontua; hots, 15.000 euroko diru-kopurua aurrekontuaren zein kontzeptutara bideratuko dituzten eta bakoitzeko diru- kopuruak.
- Ordaintzeko baldintzak, parte hartzen duen enpresa bakoitzari ordainduko zaiona beren-beregi azalduta.
- Proiektuaren behin betiko kokalekua eta datak.
- Proiektatutako jardueren komunikazioa eta publizitatea.
- Proiektuaren memoria eta balantze ekonomikoa aurkezteko betebeharra.