- Ekimena Bilboko Udalaren Bilbao Aurrera programaren eta BILBAO BIZKAIA DESIGN WEEK 2020 (BBDW20) ospakizunaren barruan dago.
- AZOKARTEAN ekimenak artea espazio berri batera hurbildu gura du, normalean horrelako ekimenetan parte hartzen ez duten edo horrelakoak kontsumitzen ez dituzten pertsonei atea zabaldu gura die, eta, era berean, tokiko merkatuetan kontsumoa sustatzea bilatzen du, beste elementu erakargarri baten bitartez.
Aste honetatik abenduaren 19ra arte, BILBAO BIZKAIA DESIGN WEEK 2020 (BBDW20) ekitaldiarekin bat etorriz, Deustuko, Zabalguneko, Labayruko, Erriberako eta San Inazioko udal merkatuetan erabiltzen ez diren sei postuk Bilbao Arte Fundazioarekin lankidetzan hautatutako sei artistaren erakusketa hartuko dute, AZOKARTEAN izenburuarekin.
Ekimena Bilboko Udalaren Bilbao Aurrera Planaren barruan dago, eta Bilboko Maraka diseinu estudioak gauzatzen du. Estudioak diseinua aplikatzen du, errealitate berriak, erakundeei, bezeroei eta erabiltzaileei balioa emango dizkien berrikuntzarako aukera bilakatzeko.
AZOKARTEAN artisten lana zabaltzen laguntzeko helburuarekin sortu da, pandemiak eragindako murrizketen balizko edozein egoeratan herritarrek gozatu ahal izango duten kalitatezko kultura ekimena ziurtatuz. Gainera, artea espazio berri batera hurbildu gura du, horrelako ekimenik kontsumitzen ez duen jendearentzat atea zabaldu, eta, era berean, tokiko merkatuetan kontsumoa sustatu, beste elementu erakargarri baten bitartez.
Jendeak diziplina artistiko ezberdinetan (argazkigintzan, pinturan, arte digitalean, ikus-entzunezkoetan, arte plastikoetan, etab.) aritzen diren sei artista horien lanez gozatu ahal izango du.
Lan guztien abiapuntua, COVID-19a eta 2020. urtearen hasieran sortu zenetik sortutako errealitateak dira.