ASTEAZKEN HONETAN INDAUTXU PLAZAN HASIKO DEN “UDAN ZINEA ZURE AUZOAN” PROGRAMAK HIRU GAU ESKAINIKO DIZKIE KOLDO SERRA, PEDRO RIVERO ETA PABLO BERGER ZINEGILE BILBOTARREI

Abuztuaren 9ra arte zortzi saio programatu dira barruti guztietan, azken aldiko lanekin, eta baita klasikoren bat berreskuratuz ere, genero guztietakoak –fikzioa, animazioa, musikala…–, euskal zinea eta europarra, ekoizpen lan komertzialenak eta emakume zinegileen presentzia garrantzitsua ahaztu barik.

Bilboko Udalaren ekimenaren helburua auzoetan eskaintzen den kultur eskaintza zabaltzea da, familia osoari kalean gozatzeko gonbidapena egiten dion jarduerarekin.

 

Bilboko Udalak, dagoeneko ohikoak diren aire libreko zineaz gozatzeko saioak berreskuratuko ditu uda honetan. Asteazken honetatik abuztuaren 9ra, “Udan zinea zure auzoan” programak zortzi saio eskainiko ditu hiriko barruti guztietan. Edizio honetako programazioak Koldo Serra, Pedro Rivero eta Pablo Berger zinegile bilbotarrei eskainitako hiru gau jasotzen ditu.

2015ean martxan jarri zen programa honen helburua auzoetako kultur eskaintza udako jarduera batekin zabaltzea da, kaleko kulturaz gozatu ahal izateko. Uda honetarako aukeraketak azken aldiko lanak, eta klasikoren bat ere jasotzen ditu, genero guztietakoak –fikzioa, animazioa, musikala…–, euskal zinea eta europarra, ekoizpen lan komertzialenak eta emakume zinegileen presentzia garrantzitsua ahaztu barik.

Ohikoa denez, saio guztiak euskal film labur batekin hasiko dira, eta ondoren film luzea etorriko da. Eskema horri eutsiz, edizio honetan, ibilbide garrantzitsua duten zinegile bilbotarrei eskainitako hiru saio monografiko programatu dira. Horrela, “Udan zinea zure auzoan” programa asteazken honetan inauguratuko da Indautxu Plazan, Koldo Serraren “Gernika” eskainiz, eta horrekin batera egile beraren “El tren de la bruja” film laburra.

Osteguna Pedro Riveroren txanda izango da. Ikus-entzuleek “Birdboy” film laburra eta “Psikonautak” film luzea ikusi ahal izango dituzte, biak ere sari ugari jaso dituzten animaziozko lanak, horien artean, Goya saria, bakoitzak bere kategorian. Saio hori Itsasadarraren ondoan eskainiko da, Erriberako Merkatuko plazatxoan-terrazan. Pablo Bergerri dagokionez, abuztuaren 9an Santutxun ikusi ahal izango diren “Mamá” eta “Abracadabra” azken filma programatu dira.

Programazioa, duela denbora gutxi ekoiztutako genero guztietako filmen aukeraketarekin osatzen da, Carla Simónen “Verano 1993”, Justine Trieten “Los casos de Victoria”, Patxo Telleriaren “Igelak” edo Damien Chazelleren “La La Land”, eta baita zenbait klasiko ere, Jack Arnolden “El increíble hombre menguante”, besteak beste.

Emanaldi guztien aurretik euskal film labur bat eskainiko da. Aurtengo edizioan lan hauek ere ikusi ahal izango dira: Violeta Trincadoren “Zacarias”, Aitzol Saratxagaren “Ziren” –FANTeko azken edizioko euskal film labur onena–, Maider Fernándezen eta María Elorzaren “Gure Hormek” –Euskal Zinearen Sari Nagusia Zinebi 2016an–, Arantza Ibarraren “June”, eta Atxurra Taldearen “Areka” –Euskal Zinearen Sari Nagusia Zinebi 2017an–.

“UDAN ZINEA ZURE AUZOAN” AGENDA

UZTAILAK 18
21:30 –Indautxu plaza (Indautxu)
Koldo Serraren gaua.
EL TREN DE LA BRUJA (2003, Euskadi, Koldo Serra, 18 min)
GERNIKA (2016, Espainia/AEB, Koldo Serra, 110 min)

UZTAILAK 19
21:30 – Erriberako merkatuaren kanpoaldea (terraza)
Pedro Riveroren gaua.
BIRDBOY (2011, Euskadi, Pedro Rivero, Alberto Vázquez, 13 min)
PSICONAUTAS (2015, Espainia, Pedro Rivero, Alberto Vázquez, 76 min)

UZTAILAK 25
21:30 –Ugarte plaza (Otxarkoaga)
ZACARIAS (2017, Euskadi, Violeta Trincado, 13 min)
EL INCREIBLE HOMBRE MENGUANTE (1957, AEB, Jack Arnold, 81 min) Euskarazko azpi-tituluekin

UZTAILAK 26
21:30 – Ibarrekolanda Plaza (Sarriko)
ZIREN (2017, Euskadi, Aitzol Saratxaga, 21 min)
LOS CASOS DE VICTORIA (2016, Frantzia, Justine Triet, 97 min)

ABUZTUAK 1
21:30 –Sabino Arana kalea, 40-42 (Basurto)
GURE HORMEK (2017, Euskadi, Maider Fernández Iriarte, María Elorza Deias, 15 min)
VERANO 1993 (2017, Espainia, Carla Simón, 97 min)

ABUZTUAK 2
21:30 –Errekalde plaza (Errekalde)
JUNE (2018, Euskadi, Arantza Ibarra Basáñez, 8 min)
LA CIUDAD DE LAS ESTRELLAS: LA LA LAND (2017, AEB, Damien Chazelle, 128 min)

ABUZTUAK 8
21:30 –Funikular plaza (Castaños)
AREKA (2017, Euskadi, Atxurra Taldea, 7 min)
IGELAK (2017, Euskadi, Patxo Telleria, 98 min) Euskaraz, gaztelaniazko azpi-tituluekin

ABUZTUAK 9
21:30 –Karmelo plaza (Santutxu)
Pablo Bergerren gaua
MAMÁ (1988, Espainia, Pablo Berger, 12 min)
ABRACADABRA (2017, Espainia, Pablo Berger, 96 min)