ARTE-SORKUNTZARI LAGUNTZEKO PROGRAMA BEREZIA

AZKUNA ZENTROAK BABESTU PROGRAMA JARRI DU ABIAN, ARTE-SORKUNTZARI LAGUNTZEKO PROGRAMA BEREZIA.

  • Tokiko artista eta kultura-eragileei zuzenduta dago, Covid-19ko krisiak eragin ahal izan dituen prozesuak eta ikerketak garatzen jarrai dezaten.
  • Zentroaren programazio-ildoekin lotutako 10 proiektu artistiko, kultural eta sortzaile hautatuko dira gehienez. Proiektu horiek, Azkuna Zentroaren euskarri, aholkularitza eta bitartekotzaz gain, 6.000 euro jasoko dituzte beren proiektua garatzeko.
  • Azkuna Zentroko Proiektu Programa 2019-2023-ren helburu nagusietako bat da sorkuntza garaikidea eta haren hedapena bultzatzea.
  • Azkuna Zentroak bat egin du Bilboko Udalaren estrategiarekin, unean uneko hurbileko sortzaileei laguntzeko.
Azkuna Zentroa

Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak Babestu. Sorkuntza garaikideari laguntzeko programa berezia jarri du abian, sorkuntza bultzatzeko deialdia, tokiko artista eta kultur eragileek Covid-19ko krisiak eragin ahal izan dituen prozesu eta ikerketak garatzen jarraitu ahal izan dezaten.

Azkuna Zentroko Proiektu Programa 2019-2023-ren helburu nagusietako bat sorkuntza garaikidea bultzatu eta laguntzea da, programazioan eta garatzen dituen jarduera-ildoetan islatzen den bezala.

Programa berri honen bidez, gehienez ere 10 proiektu artistiko, kultural eta sortzaile hautatuko dira, praktika artistikoak garatzeko modu berriak aztertzeko eta Azkuna Zentroaren programazio-ildoekin (arte garaikidea, arte biziak, zinema eta ikus-entzunezkoak, kultura digitalak, literatura eta gizartea) harremanetan jartzeko. Proiektuak Azkuna Zentroan garatu eta aurkeztuko dira.

Babestu. Sorkuntza garaikideari laguntzeko programa berezia Lantegia. Ideien laborategian kokatzen da, Azkuna Zentroko hirugarren eraikinean ezarrita eta proiektu artistikoak ekoitzi eta bistaratzeaz arduratzen dena, parte-hartzea, sorkuntza, berrikuntza, ezagutza, irisgarritasuna eta aniztasuna sustatzen dituena. Arteen eta Kultura eta Sormen Industrien sektorea profesionalizatzeko zentroa.

Babestu programaren bidez, Azkuna Zentroak sorkuntza eta kultura garaikidearen laguntza eta hedapena sustatu nahi ditu, esperientzien, ideien eta ikuspegien trukea bultzatuz, eta hurbileko sorkuntza-sarea bultzatu nahi du, diziplina eta zeharkako dimentsioetan.

Aparteko deialdi horrek, gainera, artisten zerbitzurako tresna izan nahi du, Azkuna Zentroaren programazioari eta ekintza-lerroei lotutako sormen-proiektuak garatzeko, eta herritarrei gogoeta artistiko garaikidera hurbiltzeko eta eztabaidak sortzeko, kultura eraldaketa-tresna gisa posizionatuz. Deialdian lehentasuna emango zaie baldintza horiek betetzen dituzten proiektuei, azken pieza baino gehiago haren garapena azpimarratuko duten proiektuei.

Hautatuek, Azkuna Zentroaren laguntza, aholkularitza eta bitartekotzaz gain, 6.000 euro jasoko dituzte.

Deialdi honetan izena emateko epea uztailaren 31n bukatuko da, zentroaren web orrian: www.azkunazentroa.eus. Azkuna Zentroko taldeko pertsonek eta sektore artistikoan ibilbide profesional nabarmena duten kanpoko pertsonek osatutako Balorazio Batzordeak proiektuak aztertuko ditu.

EGONALDIEN PROGRAMA HANDITU DA

Gainera, Azkuna Zentroak aurrera jarraitzen du urtero egiten dituen sorkuntzari laguntzeko gainerako deialdiekin. Horixe da BideOtik. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira programaren kasua, Azkuna Zentroaren bideo-sorkuntzako programa. Programa horren bidez, ikus-entzunezko sorkuntza artistikoa eta kulturala ikusarazi nahi dira gizartea sortzeko, hausnartzeko eta eraldatzeko tresna gisa; mugimenduan dagoen irudiaren bidez hizkuntza berriak erabiltzea sustatu nahi da; eta Azkuna Zentroa sendotu nahi da, ikus-entzunezko katean parte hartzen duten eragileen arteko elkarrekintzarako gune gisa.

Azkuna Zentroak deialdi berri bat ireki du, ikus-entzunezkoa bideo adierazpenaren inguruan lan egiteko baliabide gisa duten artista eta bideo-sortzaileentzat.

Lehenengoan, tokiko eta nazioarteko 300 pieza baino gehiago aurkeztu ziren. Film luze eta dokumental laburrak, besteak beste, animazioko filmak, biopic-ak eta familiako istorioak, horietako batzuk opera primak.

Lehen ediziokoa ez den beste testuinguru batean, eta gaur egun arte sorkuntzari laguntzeko behar diren ekintzen artean, BIdeOtik. Ikus-entzunezko bestelako narratibei erreparatuz, artxiboko irudiekin, memoriarekin edo sorkuntza digitalarekin lanean piezak garatzea proposatzen du.

Hautatutako piezak 2021eko otsailean eta martxoan programatuko dira, BIdeOtik. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira ohiko formatuan: ikus-entzunezko sorkuntzaren eta gizartearen arteko gune bat, non autore bakoitzak bere pieza aurkezten duen eta bere proiektuko prozesuak publikoarekin partekatzen dituen.

Lanak 2020ko ekainaren 15etik irailaren 30era bitartean bidal daitezke, Festhome plataformaren bidez edo mezu elektroniko bat bidaliz [email protected] helbidera.