“ARGAZKINETA” FURGONETA BERRIZ MARTXAN JARRI DA SANTUTXUKO HISTORIAKO OROITZAPENAK BILTZEKO

  • Argazkineta” auzoko hainbat gunetan egongo da, urriaren 13tik azaroaren 3ra, auzotarrek beren oroitzapenak partekatzeko aukera izan dezaten

  • Furgonetaren helburua da auzo honen buruzko XX. mendeko eta 2000. urtea baino lehenagoko argazkiak, diapositibak, pegatinak, bandoak, aktak, liburuxkak, kartelak, egunkari eta aldizkarietako ebakinak edo bideoak biltzea eta digitalizatzea.

  • Materiala ekarri nahi baina auzora joan ezin direnek aukeran izango dute udal webgunean www.bilbao.eus atala, on-line bidali ahal izateko material dagoeneko digitalizatua; urriaren 18etik azaroaren 7a arte izango dute horretarako epea.

  • Argazkineta” BILBAO IZAN programaren barruan kokatzen da, eta herritarrek parte hartzeko ekimena da, auzoen historia berreraikitzeko eta sakontzeko, auzoaren dokumentazio eta testigantzen bidez.

(Bilbon, 2021eko irailaren 30ean).- Bilboko Udalak “Argazkineta”-ren edizio berri bat jarri du abian, bi helbururekin: alde batetik, Santutxu auzoko denboraren iragaitea bildu eta grafikoki dokumentatzea, eta, bestetik, hain ezaguna den auzoaren historia helaraztea.

Oraingo honetan, Santutxu auzoan ibiliko den furgoneta da ekimenaren protagonista. Hala, urriaren 13tik azaroaren 3ra, ibilgailua auzoko hainbat tokitan jarriko da, eta zuri-beltzeko edo koloretako argazkiak (paperean edo digitalizatuak), diapositibak eta negatiboak, bideoak edo filmak edozein formatutan (super 8, VHS, BETA), edo bestelako materialak – planoak, zirriborroak, egunkarietako ebakinak, aldizkarietako ebakinak, bandoak, aktak, kartelak, eskuorriak edo eranskailuak – partekatu nahi dituzten bisitari guztien zain egongo da. Horrela, dokumentu eta istorio horien bizitza luzatu eta garai berrietara birziklatuko ditu formatu digitalera eramanez, eta aldi berean, aldi jakin batean auzo baten kontakizuna kolektiboki eraikiko du proiektu honek. Ekimenak XX. mendeko materiala bilatzen du.

Argazkineta”-k oroimen horiek balioan jartzearen alde apustu egiten du. Izan ere, oroimen horiek material ezin hobea izan daitezke aurreko garaietako auzoko bizitza nolakoa zen, hango espazioak nolakoak ziren, nola erabiltzen ziren, edo hango kaleetan aspaldi bizi zirenak nola janzten ziren dokumentatzeko. Horrela, dokumentu hauen bidez, belaunaldi gazteenek eta Santutxuko bizilagunek auzoaren historiaz goza dezakete.

Argazkineta” ondoko lekuetan kokatuko da:

  • Urriaren 13tik 19ra: Julián Bolivar Elorduy kalea, 2 (Pollo Rikoren aurrean)

  • Urriaren 20tik 26ra: Juan de la Cosa kalea, 25 – 23 – 21.

  • Urriaren 27tik azaroaren 3ra: El Carmen plaza (Santutxu kalea, 32 – 34).

Ordutegiei dagokienez, goizetik 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara bisitatu ahal izango da.

Gainera, materiala ekarri nahi baina auzaora joan ezin dutenentzat, urriaren 18tik azaroaren 7ra arte digitalizatutako materiala on-line bidali ahal izateko atala jarriko da martxan www.bilbao.eus webgunean.

Bildutako material guztia Argazkineta Show-en partekatuko da abenduan Santutxun egingo den ekitaldi dibertigarria, parte-hartzailea eta atseginean, eta, bertan, ibilgailura hurbildu direnek bidalitako argazkiak, bideoak, oroitzapenak eta bizipenak proiektatuko dira.

Era berean, jendea auzoaren historiara hainbat modutan hurbildu ahal izango da: furgonetak berak bildutako materiala pantaila baten bidez erakutsiko du eta materiala, gainera, udal artxiboetan gordeko da etorkizunean erabili edo kontsultatzeko.

Eta 2022an, argazki eta material nagusi guztiak Santutxuko Udaltegiko telebista pantaila batean bildu eta erakutsiko dira, eta YouTuben ere ikusi ahal izango dira.

2019TIK AURRERA

Argazkineta”-k 2019an ospatu zuen lehen edizioa, eta Zorrotza auzoa izan zuen protagonista. 2020an egin zen bigarren edizioa, eta bertan protagonista Elorrieta, San Inazio, Ibarrekolanda eta Sarriko izan ziren.

Auzokideen aldetik orain arte jasotako erantzun onak eta auzo bakoitzean bildutako 2.000 materialek proiektu honekin jarraitzea ahalbidetu dute hirugarren edizio honetan.

INFOBILBAO

Bilboko Udalak urriko lehen astean hasiko du InfoBilbao udal Informazio-buletinaren ale berri bat, oraingo honetan “Argazkineta”-ri buruzkoa, etxez etxe banatzen. InfoBilbao berriak 17.000 ale banatuko ditu guztira etxez etxe postontzietan sartuta eta udal zentro eta ekipamenduen sarearen bitartez (Udaltegiak, liburutegiak…). PDF formatuan ere eskura daiteke bilbao.eus webguneko “Udalaren argitalpenak” atalean.

BILBAO IZAN
“Argazkineta” ekimenak
BILBAO IZAN proiektuaren barruan kokatzen dira. BILBAO IZAN markaren atzean, Udalak Kultura uriaren funtsa zabaltzeko bultzatzen dituen programa guztiak: historia, ondarea, pertsona garrantzitsuek utzitako aztarna, hirigintza, auzoen historiak, kaleen eta bazter bitxienak.

Bilbao Izan batez ere bertako herritarrentzat da, baina bisitarientzat edo gure uriaren berri zehatzagoa eduki nahi duten pertsona guztientzat ere zabalik dago-

Bilbao Izan batez ere herriko biztanleentzat da, baina zabalik dago, halaber, hiria bisitatzen duten pertsonentzat eta hainbat arrazoirengatik hiriaren ezagutzan sakondu nahi duten guztientzat.

BILBAO BALIOEN HIRIA

Bilbao Izan erabat konprometituta dago Bilbao Balioen Hiria proiektuarekin, Bizkaiko hiriburuan balio partekatuen esparru bat sustatu nahi baitu; besteak beste, konpromisoa, ahalegina, ilusioa, parte-hartzea, sormena eta, bereziki, nortasuna.

SARE SOZIALAK:

Bilbao Udala: FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM

Bilbao Kultura: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM

#UDAKALEAN

www.bilbaokultura.eus

#BILBAOUDAZKENA2021