ARGAZKINETA SHOW

Bilketa ostean, kontaketa

Ikuskizun dibertigarria eta entretenigarria izango da, jendearen parte hartzearekin. Castaños, Matiko eta Loruri etxaldea auzoetako bizilagunek helarazi dizkiguten argazkiak, oroitzapenak eta bizipenak proiektatuko dira. Irudiak eta pertsonak izango dira, beraz, hitzordu honetako protagonistak.

Aurkezlea: Ugaitz Alegría

Data: Abenduaren 20a

Ordua: 19:00

Lekua: La Asunción de Nuestra Señora Eliza (Damián González Maisuaren kalea 8, Matiko)

Hizkuntzak: Euskara – Castellano

ARGAZKINETA 2023

OROITZAPENEN GAIKAKO BILKETA

CASTAÑOS – MATIKO – CIUDAD JARDÍN

Hau Argazkineta-ren bostgarren edizioa da. Berarekin, Bilboko auzoetan barrena ibiltzen jarraitzen dugu, denboraren joanak auzotarren oroimena ezaba ez dezan eta, aldi berean, iragandako denbora ahanzturan eror ez dadin. Eta, horregatik, etxean gordetzen dugun material guztia biltzearen, digitalizatzearen eta kontserbatzearen garrantzia azpimarratzen jarraitzen dugu. Izan ere, XX. mendean zehar bizi izan garenok eraldaketa handien zuzeneko lekuko izan gara. Etxean badauzkagu argazkiak, diapositibak, negatiboak, prentsa-zatiak, fanzineak, pegatinak, bideoak eta abar, ez oso aspaldiko lekuak, oroitzapenak eta bizipenak erakusten dituztenak. Material hori guztia, zeina batzuetan garrantzirik gabekotzat daukagun, leku ahaztuetan pilatzen zaigu, eta, batzuetan, zaborretarako hautagai sendoa ere izaten da. Oroitzapen horiek desagertzea izango litzateke gure auzoetako garai bateko istorio garrantzitsuak agertzen dituzten dokumentuak galtzea. Material horiek artxibatzeko berreskuratzeaz gain, bizilagunek euren istorioak, oroitzapenak, testigantzak eta gertakariak kontatzea nahi dugu, bildutako informazioa osatzeko.

Lagun iezaguzu Castaños, Matiko eta Loruri etxalde auzoetako XX. mendeko kontakizuna modu kolektiboan eraikitzen. Lagun iezaguzu belaunaldi gazteagoei edo auzokide berriei helarazten zer bizi izan den auzoan eta zer ezkutatzen duen txoko ezezagun bakoitzak. Hurbildu, egin zure ekarpena eta kontatu.  

1. GARAIA:

2000. mendeari buruzko materiala bilatzen dugu, 2000. urtean baino lehenagokoa.

2. AUZOAK:

Materialak Castaños, Matiko eta Loruri etxalde auzoei buruzkoa izan behar du.

3. ZER MATERIAL BILDU NAHI DUGU?

– Zuri-beltzezko edo kolorezko argazkiak, paperean edo digitalizatuak.

– Diapositibak eta negatiboak.

– Bideoak edo filmak, edozein formatutakoak (super 8, VHS, BETA…).

– Beste material batzuk: planoak, zirriborroak, egunkarietako ebakinak, aldizkarietako ebakinak, bandoak, aktak, kartelak, eskuorriak, pegatinak… 

4. NOIZ EGINGO DA BILKETA:

Urriaren 16tik azaroaren 4ra arte.

5. NON EGONGO DA KOKATUTA ARGAZKINETA:

Hurrengo egun eta lekuetan (igandeetan izan ezik):

-Urriaren 16tik 25era: Funikular plaza (Castaños).

-Urriaren 26tik azaroaren 4ra: Uzturre plaza (Matiko).

 Ordutegiak: 11:00 – 14:00 eta 17:00 – 21:00.

6. NON IKUSI AHALKO DA ETA GORDEKO DA BILDUTAKO MATERIALA:

– Argazkinetan bertan.

– Abenduan izango den Argazkineta Show izeneko aurkezpenean.

– Bilboko Udal Artxiboan.

BILBAO BALIOEN HIRIA

Bilbao Izan erabat bat dator Bilbao Balioen Hiria proiektuarekin, Bilbon balio partekatuen esparru bat sustatu nahi baitu. https://balioenhiria.bilbao.eus/eu/